Albisteak https://ee30.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak.html Sat, 28 Jan 2023 13:00:40 +0000 Joomla! - Open Source Content Management eu-es idoia@fitbak.com (euskal.org) Euskal Encounterrek 3.000 ordenagailu, 5.000 parte-hartzaile eta 10.000 bisitari bildu ditu bere 30. edizioan https://ee30.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/2185-euskal-encounterrek-3-000-ordenagailu-5-000-parte-hartzaile-eta-10-000-bisitari-bildu-ditu-bere-30-edizioan.html https://ee30.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/2185-euskal-encounterrek-3-000-ordenagailu-5-000-parte-hartzaile-eta-10-000-bisitari-bildu-ditu-bere-30-edizioan.html

• Partyak pandemiaren aurreko zifrak berreskuratu nahi zituen pixkanaka, baina gaur amaituko den edizioak aurreikuspen guztiak gainditu dituenez, antolatzaileek uste dute topaketa teknologikoa azkar itzuliko dela Covid aurreko parte-hartze mailara.

• Sabino San Vicente Euskaltel Fundazioko zuzendari eta Euskal Encounterreko koordinatzaile nagusiak nabarmendu du zaleek gogo handiz gozatu dutela hitzorduaz eta parte-hartze handia izan dutela jarduera-arlo guztietan, pandemiaren aurreko bilkuretan baino gehiago.

• Lau egunez eskainitako dozenaka hitzaldi eta tailerrek ere jarraipen handia izan dute. Bereziki azpimarragarriak izan dira konputazio kuantikoarekin, auto elektrikoarekin, adimen artifizialarekin, zibersegurtasunarekin, errealitate areagotuarekin, avatarrekin edo metabertsoarekin lotutakoak.

• Euskaltel Fundazioak antolatu du Euskal Encounter, Eusko Jaurlaritzaren (SPRIren bidez), Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskaltelen babesarekin. Telekomunikazioen euskal konpainiak eskaintzen du parte-hartzaileentzako internet-konexio bizkorra, segundoko 60Gb-ekoa.

]]>
press@euskalencounter.org (infotres) Albisteak Fri, 23 Sep 2022 12:26:37 +0000
Zortzi urte barru fabrikatuko diren autoak guztiz elektrikoak izango dira, Euskal Encounterren iragarri dutenez https://ee30.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/2164-zortzi-urte-barru-fabrikatuko-diren-autoak-guztiz-elektrikoak-izango-dira-euskal-encounterren-iragarri-dutenez.html https://ee30.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/2164-zortzi-urte-barru-fabrikatuko-diren-autoak-guztiz-elektrikoak-izango-dira-euskal-encounterren-iragarri-dutenez.html

Auto elektrikoa alternatiba bideragarri bakar gisa, Pegasus bezalako malwarearekin gauzatutako zibererasoak, NFTen aplikazioa bideojokoetan eta adimen artifizialaren aurrerapenak izan dira Euskal Encounterreko hitzaldi eta tailerretan jorratutako gai nagusietarikoak. Euskaltel Fundazioak antolatu du euskal hitzordu teknologiko handia Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren (SPRIren bitartez) eta Euskaltelen babesarekin.

]]>
press@euskalencounter.org (infotres) Albisteak Sun, 24 Jul 2022 15:19:17 +0000
Konputazio kuantikoaren oraina eta avatarren aukerak metabertsoan, Euskal Encounterren aztergai https://ee30.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/2163-konputazio-kuantikoaren-oraina-eta-avatarren-aukerak-metabertsoan-euskal-encounterren-aztergai.html https://ee30.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/2163-konputazio-kuantikoaren-oraina-eta-avatarren-aukerak-metabertsoan-euskal-encounterren-aztergai.html

Euskal Encounter topaketa teknologikoan elkartutako adituek puri-purian dauden gaiak jorratu dituzte gaur; hala nola errealitate areagotuaren etorkizuna eta aukerak, avatarren eta metabertsoaren erabilera, eta konputazio kuantikoaren erronkak. Hizlariek jakitera eman dutenez, teknologia horiek goitik behera eraldatuko dute gure gizartea datozen 5-10 urteetan. BECeko hitzorduan gauzatzen ari diren hitzaldi eta tailerrak interes handia pizten ari dira, gai interesgarri ugari ekarri baitituzten aurtengo adituek, arlo anitzen inguruan: zibersegurtasuna, programazioa, adimen artifiziala edo ibilgailu elektrikoak, besteak beste.

]]>
press@euskalencounter.org (infotres) Albisteak Sat, 23 Jul 2022 14:24:55 +0000
Milaka teknologia zalek hartu dute BEC, Euskal Encounter festa teknologikoaz gozatzeko https://ee30.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/2161-milaka-teknologia-zalek-hartu-dute-bec-euskal-encounter-festa-teknologikoaz-gozatzeko.html https://ee30.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/2161-milaka-teknologia-zalek-hartu-dute-bec-euskal-encounter-festa-teknologikoaz-gozatzeko.html

Hogeita hamargarren Euskal Encounter topaketa teknologikoak milaka zale elkartu ditu Barakaldoko BECen. Etenik gabeko lau egunez gozatzeko prest agertu dira, eta 300 jarduera baino gehiagotan parte hartzako aukera izango dute arlo anitzetan: sormen digitala, streaminga, bideojokoak, software librea eta hardwarea, besteak beste. Inaugurazio ofiziala baino ordu batzuk lehenago hartu dute beren lekua parte-hartzaileek, eta nabaria da Euskal Encounterren normaltasunera bueltatzeko gogo handia dutela zaleek.

]]>
press@euskalencounter.org (infotres) Albisteak Fri, 22 Jul 2022 14:30:26 +0000
Euskal Encounter topaketa teknologiko handiak 300 jarduera baino gehiago eskainiko ditu lau egunez https://ee30.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/2159-euskal-encounter-topaketa-teknologiko-handiak-300-jarduera-baino-gehiago-eskainiko-ditu-lau-egunez.html https://ee30.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/2159-euskal-encounter-topaketa-teknologiko-handiak-300-jarduera-baino-gehiago-eskainiko-ditu-lau-egunez.html

Euskal Encounter hitzordu teknologiko handiak bere 30. edizioa ospatuko du uztailaren 22 eta 25 artean 300 jarduera baino gehiagorekin. Parte-hartzaileek ikasteko eta ondo pasatzeko aukera izango dute aurrez aurreko topaketan; izan ere, murrizketarik gabeko formatu presentzialera itzuliko da bilkura. Hala, teknologiak, berrikuntzak eta ekintzailetzak bat egingo dute BECen, Sabino San Vicentek, ekimenaren antolakuntzaz arduratzen den Euskaltel Fundazioko zuzendariak, ziurtatu duenez.

]]>
press@euskalencounter.org (infotres) Albisteak Thu, 21 Jul 2022 07:03:30 +0000
Euskal Encounter bisitatzeko aukera izango du publikoak, Opengune eremua itzuliko baita teknologia-festaren 30. edizioan https://ee30.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/2145-euskal-encounter-bisitatzeko-aukera-izango-du-publikoak-opengune-eremua-itzuliko-baita-teknologia-festaren-30-edizioan.html https://ee30.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/2145-euskal-encounter-bisitatzeko-aukera-izango-du-publikoak-opengune-eremua-itzuliko-baita-teknologia-festaren-30-edizioan.html

Euskal Encounterrek 30. edizioa ospatuko du hainbat berrikuntzarekin eta Opengunearen itzulerarekin. Teknologia berrien arloko profesional eta zaleen Estatuko topaketarik handienak milaka lagun bilduko ditu Barakaldoko BECen uztailaren 22tik 25era. Nobedadeen artean, azpimarratzekoa da ‘Streaming’ atal berria, eduki-sortzaileei zuzendua. Arlo berriarekin batera, aurreko urteetan antolatutakoak mantenduko dira: sormen digitala, hardwarea, software librea, jokoak eta beste jarduerak deritzona, zeinak ekintza ludikoenak biltzen dituen.

]]>
press@euskalencounter.org (infotres) Albisteak Wed, 13 Jul 2022 09:12:54 +0000