Beste jarduerak

Ez dio axola scener bat zaren, gamer bat zaren, modding-a gustuko duzun, beti lekuz kanpo zauden... Atal hau zurea ere bada! Gauza bakarra eskatzen dizugu: utzi lotsa alde batera.

  • Zinema-triviala
  • Bideojoko-triviala
  • Musika-triviala
  • Papers flight simulator, top gun dlc
  • Powerpoint karaoke
  • Euskalamar EE 30 jokoa
  • Normal karaoke
  • Juger erakustaldia
  • Twitterreko azkarra
  • Marrazketa analogikoa
  • Fast comic
  • Plastilina-lehiaketa

 

 Zinema-triviala

Beti asmatzen duzu lagunetatik beste inork ezagutzen ez duen film hori? Ikusita dauzkazu Charles Chaplin eta Buster Keatonen film guzti-guztiak? Marvelen filmak kronologikoki ordenatzen dituen horietakoa zara, estreinaldi-datatik aurrera, bata bestearen atzetik? Erantzuna baiezkoa bada, zuretzako moduko triviala da hau. 

 

 Bideojoko-triviala

Egunean zaude bideojokoen gaineko azken berrikuntzen inguruan edo Super Nintendoa entxufaturik daukazu zure telebistan 1995etik. Trivial zoro eta dibertigarri honetan, norgehiagokan arituko dira bideojokoen gaineko ezagutzarik handienak dituztenak, nork ote dakien gehien.

 

 Musika-triviala

Belarri fina daukazu? Ea ba... Abesti-trivial honekin, estilo guztietako musikaren gainean dituzun ezagutzak probatuko ditugu.

 

 Papers flight simulator, top gun dlc

Gizakia gizaki denetik, beti izan dugu hegan egiteko ametsa. Orain, paper bat emango dizugu, ametsa egia bihur dezazun. Hiru saiotan, zeharkaturiko distantzia, hegan emaniko denbora eta akrobaziak neurtuko ditugu.

 

 Powerpoint karaoke

PowerPoint Karaoke inprobisazio-joko bat da, Microsoft PowerPoint erabiliz egiten dena. Hauxe da ideia: joko honetan, apropos prestatutako aurkezpenen bidez aritzen da, eta asmoa zera da, pertsona batek aurkezpen horiek ikustea eta agertzen diren diapositiba bakoitzerako azalpen inprobisatu bat ematea.

 

 Euskalamar EE 30 jokoa

Gonbidaturik zaudete Euskalamarren jokoetan aritzera. Ongile misteriotsu batek sari bikain askoa utzi du, baina batek bakarrik irabaz dezake. Hainbat kanporaketa jokatuko dira. Zertan, ordea? Hasi bezain pronto jakingo duzue. Ausartzen jokatzera?

 

 Normal karaoke

Jarduera honetan, ez dago ezer gehiegi azaldu beharrik. Igo agertoki gainera, hartu mikrofonoa... eta goxatu belarriak doinurik finenekin –edo garrasirik kirrikarienekin–, zuk zeuk aukeratutako abestiarekin.

 

 Juger erakustaldia

Zortzi talde etorriko dira Euskal Herrira ligaxka txiki batean jokatzera. Zoaz partida pare bat ikustera, eta, gustatzen bazaizu, geratu finala ikusten.

 

 Twitterreko azkarra

Guk arazoa eta konponbidea ipiniko ditugu; zuk justifikatu beharko duzu nola eramango duzun mundua energia berriztagarrietarantz, katutxoak bakarrik erabiliz.

 

 Marrazketa analogikoa

Encounterren dena ez da teklatua eta sagua. Gai bat emango dizugu, eta zure artea erakutsi ahal izango duzu marrazki analogiko bat eginez.

Euskal Encounter 28ko Marrazki analogiko irabazlea - Egilea: 'Vampirita'

 Fast comic

Encounterren dena ez da teklatua eta sagua. Gai bat emango dizugu, eta zure artea erakutsi ahal izango duzu komiki bat eginez.

Euskal Encounter 28ko Fast comic irabazlea - Egilea: 'Meygi'

 Plastilina-lehiaketa

Encounterren dena ez da teklatua eta sagua. Guk plastilina-mordo bat emango dizugu, eta zuk artelan bat egin behar duzu harekin.

Gora itzuli ^

twitter facebook flickr youtube instagram twitch