Prentsa

Prentsa arduraduna:
Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 688 92 90 88
E-mail: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Prentsa-oharrak:
Atal honetan gure prentsa-oharrak argitaratuko ditugu.

• Partyak pandemiaren aurreko zifrak berreskuratu nahi zituen pixkanaka, baina gaur amaituko den edizioak aurreikuspen guztiak gainditu dituenez, antolatzaileek uste dute topaketa teknologikoa azkar itzuliko dela Covid aurreko parte-hartze mailara.

• Sabino San Vicente Euskaltel Fundazioko zuzendari eta Euskal Encounterreko koordinatzaile nagusiak nabarmendu du zaleek gogo handiz gozatu dutela hitzorduaz eta parte-hartze handia izan dutela jarduera-arlo guztietan, pandemiaren aurreko bilkuretan baino gehiago.

• Lau egunez eskainitako dozenaka hitzaldi eta tailerrek ere jarraipen handia izan dute. Bereziki azpimarragarriak izan dira konputazio kuantikoarekin, auto elektrikoarekin, adimen artifizialarekin, zibersegurtasunarekin, errealitate areagotuarekin, avatarrekin edo metabertsoarekin lotutakoak.

• Euskaltel Fundazioak antolatu du Euskal Encounter, Eusko Jaurlaritzaren (SPRIren bidez), Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskaltelen babesarekin. Telekomunikazioen euskal konpainiak eskaintzen du parte-hartzaileentzako internet-konexio bizkorra, segundoko 60Gb-ekoa.

Auto elektrikoa alternatiba bideragarri bakar gisa, Pegasus bezalako malwarearekin gauzatutako zibererasoak, NFTen aplikazioa bideojokoetan eta adimen artifizialaren aurrerapenak izan dira Euskal Encounterreko hitzaldi eta tailerretan jorratutako gai nagusietarikoak. Euskaltel Fundazioak antolatu du euskal hitzordu teknologiko handia Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren (SPRIren bitartez) eta Euskaltelen babesarekin.

Euskal Encounter topaketa teknologikoan elkartutako adituek puri-purian dauden gaiak jorratu dituzte gaur; hala nola errealitate areagotuaren etorkizuna eta aukerak, avatarren eta metabertsoaren erabilera, eta konputazio kuantikoaren erronkak. Hizlariek jakitera eman dutenez, teknologia horiek goitik behera eraldatuko dute gure gizartea datozen 5-10 urteetan. BECeko hitzorduan gauzatzen ari diren hitzaldi eta tailerrak interes handia pizten ari dira, gai interesgarri ugari ekarri baitituzten aurtengo adituek, arlo anitzen inguruan: zibersegurtasuna, programazioa, adimen artifiziala edo ibilgailu elektrikoak, besteak beste.

Hogeita hamargarren Euskal Encounter topaketa teknologikoak milaka zale elkartu ditu Barakaldoko BECen. Etenik gabeko lau egunez gozatzeko prest agertu dira, eta 300 jarduera baino gehiagotan parte hartzako aukera izango dute arlo anitzetan: sormen digitala, streaminga, bideojokoak, software librea eta hardwarea, besteak beste. Inaugurazio ofiziala baino ordu batzuk lehenago hartu dute beren lekua parte-hartzaileek, eta nabaria da Euskal Encounterren normaltasunera bueltatzeko gogo handia dutela zaleek.

Euskal Encounter hitzordu teknologiko handiak bere 30. edizioa ospatuko du uztailaren 22 eta 25 artean 300 jarduera baino gehiagorekin. Parte-hartzaileek ikasteko eta ondo pasatzeko aukera izango dute aurrez aurreko topaketan; izan ere, murrizketarik gabeko formatu presentzialera itzuliko da bilkura. Hala, teknologiak, berrikuntzak eta ekintzailetzak bat egingo dute BECen, Sabino San Vicentek, ekimenaren antolakuntzaz arduratzen den Euskaltel Fundazioko zuzendariak, ziurtatu duenez.

1 orria 2 orritik

Antolatzailea

Euskaltel Fundazioa
Euskalamiga Elkartea

Ahotsa:

943-533696 (9:00-13:30 eta 15:30-19:30 CET, astelehenetik ostegunera eta 9:00-13:30 ostiraletan)

IRC auzo ofizialak:

IRC-Hispano
#euskal
QuakeNet
#euskal

Edozein galdererako:

olatz@euskalencounter.org

Prentsa arduraduna:

Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 688 92 90 88
E-mail: press@euskalencounter.org
 
 
 
 
 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch