Tailerrak

OpenGunean emango diren tailerren berri emango dizuegu.

Hizlarietako bat izan nahi izanez gero, zure proposamena aurkeztu, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. bat bidaliz, hitzaldiaren izenburu eta deskribapen bat jarriz.

 

TAILERREN ORDUTEGIA* 

TAILER GUNEA 1:

 

TAILER GUNEA 2:

OPENGUNE

 

Ostirala, uztailak 22

10:30 - 13:30 eta 16:00 - 19:45 AS/400i buruzko tailerra: zerotik sistemaren administrazio aurreratura

Larunbata, uztailak 23

10:00 - 11:45 Micro Python Micro:bit kontrolatzailearekin, sentsoreen kontrola eta soinua

12:00 - 13:45 Espezieen eboluzioa robotekin; blindatu zure oskola

16:00 - 17:45 Pertsonaiak: MagicaVoxel eta Unity

18:30 - 20:00 Hello, quantum world!

Igandea, uztailak 24

10:00 - 11:45 GJHen mundua Minecraften, I. zatia

12:00 - 13:45 GJHen mundua Minecraften, II. zatia

16:00 - 17:45 Diseinatu eta programatu erloju bat, segundo-orratza osatuko duten 60 ledekin

18:00 - 19:45 Airearen kalitatea neurtzeko sentsore bat nola programatu

 

Ostirala, uztailak 22

10:00 - 14:00 Zer da ikasketa automatikoa eta nola erabil daiteke gure transakzioen segurtasuna handitzeko?

16:00 - 18:00 Power BI: Business Intelligence zure esku

18:00 - 19:00 Adimen artifiziala: utopia edo distopia

Larunbata, uztailak 23

10:00 - 14:00 Adimen artifiziala web-inguruneetan

16:00 - 19:00 Windows sistemei egindako erasoen Threat hunting

Igandea, uztailak 24

11:30 - 12:30 Rural Citizen, adimen kolektiboa landa-bizimodu berri baten eragile

16:00 - 17:00 Plataforma-joko bat garatzea Make code-rekin

 


*Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.


 

TAILER GUNEA 1: OPENGUNE

 

AS/400i buruzko tailerra: zerotik sistemaren administrazio aurreratura

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Urtzi Larrieta Alvarez

Enpresa: ECNA Informática

Tailerraren deskribapena:

Trebakuntza-tailer honek ia egun osoa iraungo du, eta bi saiotan egingo da: Goizeko saioan, IBM i-en sistemen administrazioa aztertuko da (lehen IBM AS/400 esaten zitzaien), eta, besteak beste, gai hauek azalduko dira: haien barne-funtzionamendua, ezaugarriak, sistema eragilearen egitura, DB2/400, CL lengoaia, prozesu interaktiboak eta Batch, biltegiratzearen kudeaketa, azpisistemak eta abar. Bertaratzen direnei sistema horiek administratzen irakatsiko zaie. Arratsaldeko saioan, sistema horien administrazioari buruzko ikastaro aurreratu bat emango da (mantentze-lanak, PTFak, makinan sortutako erroreak, gorabeheren kontrola eta irekiera eta abar).

Zer publikori dago zuzendua?

Arkitektura horien garapena eta sistemak gustuko dituen jendea. Gaur egun ez dago AS/400en garatzen dakien jenderik; beraz, zuen CVa utz dezakezue hautaketa-prozesu batean parte hartzeko, horrelako profilak kontratatzeko premia larria dago eta. Tailerra jaso ondoren arkitektura gustatu bazaizu eta horrelako sistemetan lan egin nahi baduzu, hauxe duzu aukera.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

IBMren Mainframe sistemen zale porrokatua naiz, eta 10 urte baino gehiago daramatzat halako arkitekturekin lanean. Denbora asko daramat halako azpiegitura lausoak ezagutzera ematen, gaur egun munduko datu ekonomikoen % 95 baino gehiago erabiltzen jarraitzen baitute.

Web:

https://www.mainframecorner.com

https://www.youtube.com/channel/UCLOMkIrz2GLhSJayYcpr0qA

Ordutegia: Ostirala, uztailak 22, 10:30 - 13:30 y 16:00 - 19:45

Gora itzuli ^

Micro Python Micro:bit kontrolatzailearekin, sentsoreen kontrola eta soinua

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: CAMPUS TEKNOLOGIKOA

Tailerraren deskribapena:

Probatu Python lengoaia ikasten Micro:bit plaka elektronikoan jardunez haren sentsoreekin; proiektu txikietan oinarritutako ikaskuntza izango da, aukera ematen duena Pythonen erabilera praktikoa ikusteko.

Zer publikori dago zuzendua?

Teknologia aplikatzeko interesa dutenak, irakasleak eta 12 urtetik gorako edonor.

Ordutegia: Larunbata, uztailak 23, 10:00 - 11:45

Gora itzuli ^

Espezieen eboluzioa robotekin; blindatu zure oskola

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: CAMPUS TEKNOLOGIKOA

Tailerraren deskribapena:

Hartu parte roboten arteko lehiaketa batean, non ingurunera hobekien egokitzen denak bizirauten baitu. Hiru txandetako onena izango da garaile.

Zer publikori dago zuzendua?

Teknologia aplikatzeko interesa dutenak, irakasleak eta 10 urtetik gorako edonor.

Ordutegia: Larunbata, uztailak 23, 12:00 - 13:45

Gora itzuli ^

Pertsonaiak: MagicaVoxel eta Unity

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Víctor Barañano Urquijo

Tailerraren deskribapena:

Descripción de la herramienta MagicaVoxel.

Modelado de un personaje.

Animación en Mixamo y preparación para importar al motor de videojuegos Unity 3D.

Adibidea (Voxel Art nire jokoan): 

Zer publikori dago zuzendua?

Prototipo bihurtzeko prozesuan eta Voxel Art sorkuntzan jakin-mina dutenak.

Jokoetarako edo pertsonaien prototipo azkarretarako assetak egiteko GameDevs-ak.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Scener eta sortzaile digitala. Oraintxe bertan, SoloDev gisa egina nire jokoan: “GrinGoRun”, Unityn egina, Voxel Art-ekin eta y Low Poly-rekin. Androiderako beta irekia, Google Play-n.

Webhttps://www.akibilbao.com

Twitter: @Aki7an

Ordutegia: Larunbata, uztailak 23, 16:00 - 17:45

Gora itzuli ^

Hello, quantum world!

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Mikel Garcia de Andoin

Enpresa: EHUko Kimika Fisikoko Departamentua, EHU Quantum Center eta TECNALIA

Tailerraren deskribapena:

Tailer honetan, aurreko hitzaldian aipatutako kontzeptu batzuk ikusiko ditugu, eta algoritmo kuantikoekin nola lan egiten den ere aurkeztuko da. Tailer hau edonork pausoz pauso jarraitzeko pentsatua da, gertatzen ari denaren gaineko oinarrizko ideia bat eskuratzeko.

- Hasteko, konputazio kuantikoaren eraikuntza-blokeekin ohituko gara, ateak eta neurriak.

- Oinarrizko programa bat sortuko dugu, erraz ulertzeko moduko adibideak erabiliz. Haren bidez, elkarketa, gainjartzea eta halako kontzeptu konplexuak ikusiko ditugu, bai eta haiekin jokatu ere.

- Amaitzeko, algoritmo horiek benetako hardwarean nola inplementatzen diren ikusiko dugu, eta erlazionatutako arazo batzuk azalduko ditugu.

Zer publikori dago zuzendua?

Tailerra publiko orokorrari dago zuzenduta, baita programazioari buruzko oinarrizko ezagutzak bakarrik izanda ere, zirkuitu kuantikoak sortzeko GUI bat erabiliko baita. Hala ere, python ezagutzen dutenei ezaguna egingo zaie tailerraren edukia. Konputazio-gaietako adituentzat, berriz, izan liteke lehenbiziko hurbilketa bat, hizkuntza nahiko samurra baliatuko baita.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Doktorego-ikaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fisikoko Departamentuan. Optimizaziorako algoritmo kuantikoetan eta ikaskuntza automatikoan lan egiten du, eta arazo klasikoki konplexuak konpontzeko teknika berriak garatzen dihardu. Helburua da teknologia horretan oinarritutako algoritmo edo konputazio-teknika berriak lortzea, kalkuluak muga klasikoetatik haratago bizkortzeko. https://scholar.google.es/citations?hl=es&user=4etFWp4AAAAJ

Webhttps://nquirephysics.com/

Ordutegia: Larunbata, uztailak 23, 18:30 - 20:00 

Gora itzuli ^

GJHen mundua Minecraften, I. zatia

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: CAMPUS TEKNOLOGIKOA

Tailerraren deskribapena:

Ezagutu Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) Minecraft-en metabertsoan lehen urratsak ematen dituzun bitartean. Bost mundutan irudikatu ditugu Garapen Jasangarriko 17 Helburuak (17 GJH), eta bost munduak zeharkatu beharko dituzu haiek lortzeko zer egin dezakezun aurkitzeko eta ikasteko.

Zer publikori dago zuzendua?

Teknologia aplikatzeko interesa dutenak, irakasleak eta 9 urtetik gorako edonor.

Ordutegia: Igandea, uztailak 24, 10:00 - 11:45

Gora itzuli ^

GJHen mundua Minecraften, II. zatia

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: CAMPUS TEKNOLOGIKOA

Tailerraren deskribapena:

Jarraitu GJHak ezagutzen Minecraften metabertsoan barneratu ahala. Ezagutu Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) Minecraft-en metabertsoan lehen urratsak ematen dituzun bitartean. Bost mundutan irudikatu ditugu Garapen Jasangarriko 17 Helburuak (17 GJH), eta bost munduak zeharkatu beharko dituzu haiek lortzeko zer egin dezakezun aurkitzeko eta ikasteko.

Zer publikori dago zuzendua?

Teknologia aplikatzeko interesa dutenak, irakasleak eta 9 urtetik gorako edonor.

Ordutegia: Igandea, uztailak 24, 12:00 - 13:45

Gora itzuli ^

Diseinatu eta programatu erloju bat, segundo-orratza osatuko duten 60 ledekin

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: CAMPUS TEKNOLOGIKOA

Tailerraren deskribapena:

Sortu zure erlojua, piztu ahala segundo-orratzarena egiten duten led argiekin, eta jarri gero gehien gustatzen zaizun karkasa 3Dn inprimatuta.

Zer publikori dago zuzendua?

Teknologia aplikatzeko interesa dutenak, irakasleak eta 10 urtetik gorako edonor.

Ordutegia: Igandea, uztailak 24, 16:00 - 17:45

Gora itzuli ^

Airearen kalitatea neurtzeko sentsore bat nola programatu

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: CAMPUS TEKNOLOGIKOA

Tailerraren deskribapena:

COVIDak erakutsi digu beharrezkoa dela eremu itxietan C02-maila zenbatekoa den jakitea, arnasten dugun airea berritzea bermatzeko. Tailer honetan, lokal edo gela bateko airearen kalitatearen zenbait parametro neurtuko dituen gailu bat nola eraiki ikasiko dugu.

Zer publikori dago zuzendua?

Teknologia aplikatzeko interesa dutenak, irakasleak eta 10 urtetik gorako edonor.

Ordutegia: Igandea, uztailak 24, 18:00 - 19:45

Gora itzuli ^

 

TAILER GUNEA 2: ENPRESA DIGITALA

 

Zer da ikasketa automatikoa eta nola erabil daiteke gure transakzioen segurtasuna handitzeko?

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Borja Balparda

EnpresaData Value Management

Tailerraren deskribapena:

Gaur egun kezka handia sortzen dute ingurune birtualean jasotzen ditugun mehatxu guztiek, eta, horren ondorioz, gehiago inbertitzen dugu zibersegurtasunean, bai partikularrok, bai enpresek.

Abiadura bizian sortzen ari diren eraso berrien ugaritze izugarria da, hain zuzen ere, aurrez aurre dugun erronka handienetako bat. Lehen, gehienetan nahikoa izaten zen urtean behin eguneratzen zen antibirus bat edukitzea, nahikoa baitzen aurrez identifikatutako mehatxuei erantzuteko.

Gaur, ordea, hori ez da aski, eta, eraso gehienak prebenituko dituen sistema eraginkor bat izateko, beharrezkoa da mehatxuak identifikatzen dituen sistema bat izatea, nahiz eta ezezagunak izan gertatzen diren unera arte. Eta, horretarako, beharrezkoa da adimen artifizialeko sistemak eta aurreikuspen-sistemak bateratzea.

Hori dela eta, ikaskuntza automatikoa eta adimen artifiziala nola erabil daitezkeen ikusiko dugu, kreditu-txartelekin egindako eragiketetan iruzurrak prebenitzeko; hori baita gure erronka handienetako bat, kontuan izanik gero eta gehiago erosten dugula Interneten.

Horretaz gainera, metodologia horiek konpainietako kontabilitate-diferentziak detektatzeko duten potentziala erakutsiko dugu.

Programa

Tailer honetan puntu hauek azalduko dira:

  1. Datuen analisiaren alorreko oinarrizko kontzeptuak.
  2. Ikaskuntza automatikoaren mapa kontzeptuala.
  3. Kasu praktikoa. Kreditu-txartelekin egindako iruzurrezko eragiketei antzematea.
  4. Zeroseeker plataformaren aurkezpena, azken adibide gisa. Kasu erreal horren bidez, konpainietan kontabilitate-diferentziak zer-nola detekta daitezkeen aztertuko da.

Zer publikori dago zuzendua?

Tailerra ikaskuntza automatikoaren barruko eredu-motei buruzko ikuspegi orokorra izan nahi duten guztiei dago zuzenduta; erabilera orokorra ez ezik, iruzur-eragiketak detektatzeko erabilera espezifikoagoak ere landuko dira. Tailerrean parte hartzeko ez da ezinbestekoa programazioari buruzko ezagutzak izatea, emaitzen analisiak hartuko baitu haren zati handi bat. Halere, errazago ulertuko da landutako edukia jakintza horiek izanez gero.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Borja Balparda Ekonometriako doktorea da (Datuen Analisia), eta irakasle dihardu Nafarroako Unibertsitateko Ekonomia Fakultatean (Datuen Analisia R lengoaiarekin) eta Big Data Masterrean. Horretaz gainera, datuen analisian eta adimen artifizialean espezializaturiko Data Value Management startupeko zuzendari nagusia eta datu-zientzialaria ere bada.

Webhttps://datavaluemanagement.es/

Ordutegia: Ostirala, uztailak 22, 10:00 - 14:00

Gora itzuli ^

Power BI: Business Intelligence zure esku

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Ana García-Serrano

EnpresaBikai Global

Tailerraren deskribapena:

Power BI. Business Intelligence esku-eskura.

Zenbat ordu ematen dituzu datuak biltzen eta antolatzen?

Ikasi Power BIrekin Dashboard bat  –datuak analizatzeko eta bistaratzeko laborategi bat– sortzen.

Business Intelligence-ren no-code tresnek guztien eskura jarri dute datu-analisia. Datu-kopuru izugarria sortzen eta jasotzen dugu, baina datuoi behar adinako etekina ateratzen ari gara?

Hainbat tresna eta sistema deskonektatuta dauzkagu, eta ez digute uzten erabakiak hartzeko behar ditugun azterketak egiten.

Datu-analisirako tresnak. Panel bera barne-prozesuetarako, open datarako, ERPrako, CRMrako merkataritza elektronikorako, sare sozialetarako eta abarretarako.

Bistaratze-sistemak, aukera ematen dutenak hauek egiteko:

  • Komunikazioa errazten duen storytelling bat sortzeko.
  • Reporting automatizatua.
  • Dashboard.
  • Aginte-koadroak.

Zer publikori dago zuzendua?

Datuak ikusteko, neurtzeko eta monitorizatzeko aginte-koadro bat sortu nahi duten profesionalak.

Erabakiak hartzeko informazioa behar duten pertsona guztientzat.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Ekonomia Zientzietan lizentziatua, Finantza Graduondokoa, Enpresa Administrazioko Masterra. 25 urteko ibilbidea auditorian, aholkularitzan eta hainbat sailetako zuzendaritzan, baita zuzendaritza nagusian ere. Betidanik piztu izan dio interesa datuen analisiak, eta zenbait kudeaketa-tresna ezartzeko prozesuak gidatu ditu. Modelatze analitikoko aditua.

Webwww.bikaiglobal.es

https://www.youtube.com/channel/UCMgGuREIt-euRvI8Yx2HUug/featured

Ordutegia: Ostirala, uztailak 22, 16:00 - 18:00

Gora itzuli ^

Adimen artifiziala: utopia edo distopia

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Julen Manzano

EnpresaDataset

Tailerraren deskribapena:

Adimen artifiziala epe laburreko egungo arazo guztietarako soluzio gisa aurkezten zaigu: baina zer da errealitatea eta zer fikzioa? Nora garamatza AA gure gizarte-ongizateko ereduetan ezartzeak eta garatzeak? Iraganera begiratu behar al dugu etorkizuneko galderari erantzuteko? AAko teknologien inplementazio errealaren zenbait adibide baliatuz, erantzun zehatzik gabeko eztabaida batean sartuko gara, zeinean bai utopiak bai distopiak beren lekua izango baitute.

Zer publikori dago zuzendua?

Publiko-mota guztiak.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Industria-ingeniaria eta konputazio-ingeniaria da, eta Data Scienceko masterra, Big Datako masterra du eta Adimen Artifizialeko doktoretza ditu. Gaur egun, AAko proiektuen zuzendaria da Dataset-en.

Webwww.dataset.es

https://www.linkedin.com/in/julenmanzano/

@JulenMLejarza

Ordutegia: Ostirala, uztailak 22, 18:00 - 19:00

Gora itzuli ^

Adimen artifiziala web-inguruneetan

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Imanol Terán

Tailerraren deskribapena:

Makina bat aldiz entzuten eta irakurtzen dugu «adimen artifiziala» kontzeptua, zalantzarik gabe. Baina, garbi ote daukagu benetan zer esan nahi duen? Gaur egun, uste baino presentzia handiagoa du gure egunerokoan. Web-orrietan, streamingeko plataformetan, bezeroarentzako arreta-zerbitzuetan, eta beste askotan aurki dezakegu.

Adimen artifizialak hainbat eta hainbat aukera eskaintzen dizkie gure negozioei, eta onura asko ekar diezazkiguke. Tailer honetan, onura horiek aztertuko ditugu, eta ikusiko dugu, orobat, nola aplika ditzakegun gure web-proiektuetan; esate baterako, txatboten, datu-analisien, gomendio pertsonalizatuen, erosketa-esperientzia hobeen edo ahots bidezko bilaketen bidez.

Zer publikori dago zuzendua?

Diseinuaren, garapenaren, marketinaren, zuzendaritzaren edo gestioaren alorreko teknikariak, web-proiektuen barruan erabiltzaileen esperientzia hobetu eta areagotu nahi dutenak.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Web-garatzailea; estrategia digitaleko aholkularia; teknologia berrietako trebatzailea.

Webimanolteran.com

Ordutegia: Larunbata, uztailak 23, 10:00 - 14:00

Gora itzuli ^

Windows sistemei egindako erasoen Threat hunting

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Jokin García

Enpresa: Freelance en Totem Security

Tailerraren deskribapena:

Tailer honetan, zibermehatxu ohikoenetako batzuk nola detektatu ikusiko dugu, erasotzaileek erabilitako TTPen (taktikak, teknikak eta prozedurak) funtzionamendua aztertuko dugu, eta detekzio-arauak eta -sinadurak sortuko ditugu. Detekzioa formatu praktikoan erakutsiko da, kontzeptu-ariketen eta -proben bidez.

Programa

  • Sigma rules
  • Event Query Language
  • ETW eta advanced logging
  • Sysmon
  • Kontzeptu-probak eta ariketak

Zer publikori dago zuzendua?

Tailerra, batez ere, enpresen informazio-sistemetako profesionalei dago zuzenduta, bai arduradunei, bai profil teknikoko profesionalei.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Jokin Garcia, segurtasun informatikoaren arloko profesionala. Eraso-segurtasuneko profesional ziurtatua.

Webhttps://totem-security.com/

Ordutegia: Larunbata, uztailak 23, 16:00 - 19:00

Gora itzuli ^

Rural Citizen, adimen kolektiboa landa-bizimodu berri baten eragile

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: Ivan del Caz

EnpresaBIKOnsulting, S. Coop.

Tailerraren deskribapena:

Gaur egun landa-inguruneetatik edozein lanbidetan jardun daitekeela erakusteko hitzaldia. Konektibitateari esker, orain arte herrietan tokirik ez zuten lanak egin ditzakegu.

Adimen kolektiboaren eta lankidetzaren bidez landa-eremuak aktibatzen lagunduko duten ekosistema lokalak eta globalak sortzeko sortu zen Rural Citizen.

Landa-ingurunea konektatu eta den bezala erakutsi nahi dugu: erronka-, aukera- eta topaketa-lurraldeak, elkarrekin bizitzeko eta esperientziak partekatzeko lekua. Pertsonen eta landa-ingurunearen arteko harremana modu sortzailean garatzea nahi dugu, hirien eta herrien arteko bizikidetza berria eraikiz. Diskurtsoan ikuspegi positiboa eman behar dugu, eta gauzak gertatzea lortu.

Discord-en zerbitzari dedikatu bat dugu, Rural Citizen Pro, elkarrekin harremanetan jartzeko, trebatzeko eta informazioa jasotzeko gune bakar bat. Plataforma bakar batean biltzen dira kalitatezko zerbitzu espezializatuak eta etengabe eguneratzen diren eduki interesgarriak, komunitate bizi baten barruan: gaikako txatak, bideokonferentzia-aretoak, probintziako ekosistemak, albisteak, bideoak, dirulaguntzen eta bestelako laguntzen biltegia, dokumentazioa, jardueren agenda eta abantaila esklusiboak dituen hiriko eta landa-inguruneko coworking-sarea.

Zer publikori dago zuzendua?

Herritarrak, oro har.

Hizlariaren curriculum vitae laburra:

Ivan del Caz, BIKOnsulting guztion onerako kooperatibako bazkide eta fundatzaileetako bat. Marketineko Zuzendaritzako eta Enpresa Kudeaketako masterra Hertfordshire Unibertsitatean, Britainia Handian, eta Marketineko goi-mailako diploma Euskal Herriko Marketin Institutuan (EHMI). Kudeaketa etiko eta sozialki arduratsuko aholkulari kualifikatua Foréticaren eskutik.

Gozatu egiten dut instituzio eta erakundeei (publiko eta pribatuei) lagunduz, esploratuz eta berrituz, pertsonen eta planetaren zerbitzura dagoen eredu ekonomiko eta politiko baten alde, oinarri hartuta Estrategia Jasangarri Berriak (Zirkularra, Lankidetzakoa, Guztion Onera bideratua, Soziala, Solidarioa, Finantza Etikoak eta B Corp, besteak beste) eta zenbait balio unibertsal, hala nola elkartasuna, justizia soziala, giza duintasuna, parte-hartzea eta ingurumenarekiko errespetua.

Pasioz bizi dut prozesu bakoitza, eta, apaltasunez, nire ekintzen bidez, beste erakunde batzuen inspirazio-iturri izan nahi dut aldaketaren parte izan daitezen. Hainbat herrialdetako proiektu eraldatzaileetan parte hartu dut, bai lurralde mailakoak, bai saltoki txikietakoak, bai hainbat sektoretako erakunde eta erakunde nazional eta multinazionaletakoak; besteak beste, hauetakoak: industria, nekazaritza, banka, moda, elikadura, turismoa eta hirugarren sektorea.

Eta, orain, ilusioz beterik nago nire aletxoa jartzeko landa-eremuetatik hiri-eremuetarako exodoa eten dadin eta landa-munduaren gaineko diskurtsoa ikuspegi positibo, eraikitzaile eta berritzaile batera aldatzeko, gure herriek aukera gehiago izan ditzaten. Hori guztia RURAL CITIZEN 2030etik.

Webhttps://bikonsulting.com/

Ordutegia: Igandea, uztailak 24, 11:30 - 12:30

Gora itzuli ^

Plataforma-joko bat garatzea Make code-rekin

Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.

Hizkuntza: Gaztelania

Hizlaria: CAMP TECNOLÓGICO

Tailerraren deskribapena:

Make code Microsoftek Micro: bit plataforma merkaturatzeko sortutako programazio grafikoaren blokekako ikaskuntzaren ingurunea da, BBCk 2015ean Erresuma Batuan curriculuma aldatzeko bultzatu zuena.

Erabilerraztasunak lortutako arrakasta programazioaren ikaskuntzan lehen hezkuntzatik gehien erabiltzen den plataformetako bat da. Pausoz pauso azalduko dugu nola sortu programazioaren logikaren ezagutza gaztetatik sustatzeko plataformetan oinarritutako joko bat.

Zer publikori dago zuzendua?

Teknologia aplikatzeko interesa duten pertsonak, irakasleak eta 9 urtetik gorako pertsonak.

Ordutegia: Igandea, uztailak 24, 16:00 - 17:00

Gora itzuli ^

twitter facebook flickr youtube instagram twitch