Aurten 5.088 leku izango ditugu ordenagailuak jartzeko.
Sarrerak, ordenagailua jartzeko leku bat, entxufe bat eta sare lokal eta interneterako konexioa izateko eskubidea ematen du.
Prezioa: 50 €
Izen-emate data: Apirilaren 7tik aurrera. Izen-ematea egiteak EZ du lekua zihurtatzen.
Egun hortatik aurrera posible izango da web-ean alta ematea, sistemara sartzea eta erreserba taldeak antolatzea. Dena prest egon dadin egun batzuk emango dira erreserbak ireki aurretik.
Erreserba data: Osteguna, Apirilak 28, goizeko 10:00tan.
Erreserbarekin edo extranetarekin arazorik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.-ekin.
Para más información sobre el proceso de inscripción
- Erreserba egiteko pausuak
- Leku aukeraketa
- Itxarote-zerrenda dela eta
- Sarreren buelta eskatze prozedura
Erreserba egiteko pausuak
1.- SARTU
Saioa hasi. Oraindik erabiltzailerik ez baduzu, sortu ezazu (aurretik sisteman erabiltzailea dutenek ez dute berriro alta eman behar).
2.- EMAN IZENA
Izen-emate epea hasita badago, ‘Erreserba’ atalean, edizio berrirako aurretiko izen-ematea egin.
Erreserba taldeka egitea aukeratu baduzu, taldea osatu (hurrengo puntuan azaltzen da).
3. ERRESERBA EGIN
Erreserba egiterakoan ondorengo 3 egoera gerta daitezke:
- Leku Aukeraketadun Erreserba lortzea: Lehenengo erreserba kupoari dagokio, kolore berdeko plazei dagozkienak, eta behin ordainketa eginda lekua aukeratzen uzten duena.
- Leku Aukeraketagabeko Erreserba lortzea: Bigarrengo erreserba kupoa da, Leku Aukeraketadun Erreserbak agortzean, iritsi ahalako orden zorrotza jarraituz lekuak agortu arte esleituko dena. Leku hauen esleipena antolakuntzak egingo du eta behin eginda e-mailez jakinaraziko da.
- Itxarote-zerrendan sartzea: leku guztiak agortu badira.
Erreserbak norbanaka zein taldeka egin daitezke:
Ohar garrantzitsua: sistema automatikoa denez, ez da beharrezkoa erreserba-sistemaren orria eskuz eguneratzea. Eguneratze honetaz gehiegi baliatuz gero, erabiltzaileak aldi baterako blokeoa jasoko du.
Taldeka
Taldeko liderra izango da antolakuntzaren mintzakidea. Pertsona arduraduna taldeko liderra izatea nahi ez baduzu, EZ egin taldeko erreserba.
- Taldekide bakoitzak aurreizen-emate fitxa bete behar du.
- Norbaitek (taldeko liderrak) taldea sortzen du eta taldearen izen eta pasahitza bere lagunei ematen dizkie.
- Lagunak taldera elkartuko dira liderrak emandako pasahitza erabiliz.
- Erreserba sistema hasten denean, taldeko liderrak talde guztiarentzako erreserba gauzatuko du. ‘Erreserba’ koadroan ‘Egin erreserba’ aukera egongo da hortarako. Hau egindakoan ezin izango da inor gehiago taldera elkartu, beraz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.-ra idatzi taldea nahi gabe itxi bada. Une horretan jakinaraziko da nola ordaindu behar den, erreserba-kupoa agortu ez bada behintzat; hala gertatu bada, itxarote-zerrendan jarriko da.
- Taldearen liderrak talde OSOaren erreserbaren ordainketa egingo du, ordainketa txartel bidez eginez.
- Taldearen liderrak ordainketaren baieztapen e-mail-a jasotzen du.
- Taldearen liderrak taldekideak partyan non eseriko diren aukeratzen du. Antolakuntzak lekuen esleipena egiten duen kasuetan, behin eginda, taldearen liderrari jakinaraziko dio.
- Taldekide bakoitzak bere lekua aukeratzen du, taldearentzako aukeratutako lekuetatik (aurreizen-ematea egiterakoan ordenagailua eramateko asmoa adierazi badu).
Banakako erreserba
- Aurreizen-emate fitxa bete.
- Erreserba sistema hasten denean, erreserba gauzatu. ‘Erreserba’ koadroan ‘Egin erreserba’ aukera egongo da hortarako. Une horretan jakinaraziko da nola ordaindu behar den, erreserba-kupoa agortu ez bada behintzat; hala gertatu bada, itxarote-zerrendan jarriko da.
- Ordainketa txartel bidez egin.
- Ordainketaren baieztapen bat jasoko duzu eta ondoren partyan lekua aukeratu ahal izango duzu (aurreizen-ematea egiterakoan ordenagailua eramateko asmoa adierazi baduzu). Antolakuntzak lekuen esleipena egiten duen kasuetan, behin eginda, e-mail-ez jakinaraziko dizu.
Aurreko moduetatik edozein erabilita ere, partyan esertzeko lekua, dagokion erreserba jaso eta ordainketa konfirmatu ondoren bakarrik izango duzu.
Leku aukeraketa
Lehenik erreserba burutu behar da partyan tokia dagoela ziurtatu ahal izateko. Erreserba postu aukeraketarekin bada, leku zehatza ordainketa egiaztatutakoan aukeratuko da. Erreserba postu aukeraketarik gabe bada, antolakuntzak egingo du lekuen esleipena.
Kontutan eduki behar duzu errenkada batean aukeratutako lekuak jarraiak izan behar direla. Bestalde, ezin da leku libre bakarra utzi eskubi ala ezker aldean.
Antolakuntzak erabiltzaileak lekuz aldatzeko eskubidea du, baita lekuen esleipena egitea ere, leku erabilgarriaren optimizazioaren mesedetan.
Itxarote-zerrenda dela eta
Erreserba-kupoa agortzean, itxarote-zerrendan jarriko zaituzte erreserba eskatzean eta, lortzen baduzu, mezu elektroniko baten bidez adieraziko dizute nola egin behar duzun ordainketa. Ezin da ordaindu erreserba ziurtatuta izan arte.
Funtzionamendua:
1. Erreserba postu hautaketarekin: Hasieran, denen eskura dauden lekuak esleitzen dira, hots, okupazio-mapan berdez daudenak.
Antolatzaileek berrantolatu egingo dituzte lekuak, lehenbiziko erreserbetan elkarrekin jartzea lortu ez duten taldeak kokatzeko, maparen ezkerreko aldean.
2. Erreserba postu hautaketa gabe: Hortik aurrera, antolatzaileek esleituko dituzte lekuak, ahalik eta ondoena banatzearren lekuak, elkarren ondoan jartzeko aukerak agortu arte.
3. Horiek agortzean, itxarote-zerrenda hasten da eratzen, erreserbaren ordenari jarraituz. Gainerako erreserbak jarriko dira, eskaera-ordenaren arabera, lekua bete arte.
Leku-eskariak bertan behera utzi ahala, itxarote-zerrendan jarriko dira.
Oharra: Itxarote-zerrenda zabalik egon arren, gerta liteke okupazio-mapan berdez agertzea zenbait leku. Horrek ez du esan nahi, ordea, leku horiek libre daudenik. Erreserba horiek esleitu direla adierazten du horrek, nahiz eta oraindik ez hautatu lekuak.
Sarreren buelta eskatze prozedura
Sarrera bat baduzue baina azkenean partyra etortzerik ez baduzue, garantzitsua da sarrera bueltatzea. Hala egin ezkero gai izango gara zuen sarrera partyra etorri nahi baina tokirik topatu ez duen batenbati eskaintzeko.
Itzulketak, bajabaieztatua izan den dataren arabera egingo dira:
- Ekainaren 30a bitartean, 40€ itzuliko dira.
- Uztailaren 1etik 7ra bitartean, 30€ itzuliko dira.
- Uztailaren 8tik 14ra bitartean, 20€ itzuliko dira.
Itzulketei dagokien edozein gaietarako idatz ezazue Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezuaren gaian "DEVOLUCIÓN" hitza adieraziz (taldeko erreserba bada taldearen liderraren bitartez egingo da).