Presta zaitezte, EUSKOVER Asian Dance Contest Euskal Encounter 30ean izango baita! Lehiaketa uztailaren 24an, igandea, izango da. Zuen zain egongo gara, prestatzen aritu zaretena erakuts diezaguzuen!
LEHIAKETAREN OINARRIAK:
1. PARTE-HARTZEARI BURUZ
1.1. EUSKOVER 2K22 lehiaketa presentzialki egingo da, uztailaren 24an, igandea, 17:00etatik 20:00etara, Euskal Encounter 30ean, BECen. Sarrera doakoa izango da, bai parte-hartzaileentzat, bai ikusleentzat.
1.2. Gutxienez 12 urte eduki behar dira parte hartu ahal izateko.
1.3. Gehienez ere 24 parte-hartzaile izango dira, 12 bakarlari eta 12 talde. Taldeek 10 kide izango dituzte gehienez.
- Zerrendak betetakoan, bi itxarote-zerrenda sortuko dira (taldeentzat bat eta bakarlarientzat bat), talde edo bakarlariren batek atzera eginez gero partaideen zerrenda osatzeko.
- Itxarote-zerrendan egonez gero, erakundeak bidalitako baieztapen-mezuan adieraziko da parte-hartzailea zein postutan dagoen.
- Pertsona bera ezingo da aurkeztu bi kategorietan.
- Bakarlarien kategorian backdancerak erabiltzea EZ dago onartuta, ezta pertsona bat aldi baterako agertzea ere.
1.4. Parte-hartzaile guztiek agertokiaren inguruan egon beharko dute 16:45ean. Ordu horretan han ez egotea deskalifikatzeko arrazoitzat jo ahal izango da.
1.5. Parte-hartzaileentzako leku bat prestatuko da arropaz aldatzeko eta gauzak uzteko. Zabalik egongo da 16:00etatik 16:30era eta 20:00etatik 20:30era.
1.6. Agertokiaren neurriak: 9x4.
1.7. Ausaz erabakiko da parte hartzeko ordena, toki guztiak beteta daudenean. Ordena 2022ko uztailaren 22an argitaratuko da, Euriren Instagrameko kontuaren bidez (@euridance).
Parte hartzeko ordenari dagokionez behar bereziren bat izanez gero, posta elektronikoz jakinarazi beharko da uztailaren 22a baino lehen.
2. ABESTIEI ETA KOREOGRAFIEI BURUZ
2.1. Koreografietako abestiek edo remixek asiarrak izan behar dute (japoniarrak, txinatarrak, korearrak...). Hala ere, ingelesezko abestiak ere onartuko dira, baldin eta abestiak Idols-ek interpretatzen badituzte (adibidez, Butter, BTSrena; Wonderland, AleXa-rena; On The Ground, ROSÉrena…).
2.2. Guztira, gehienez ere 4:30 minutu iraun ahal izango du interpretazioak, eta gutxienez 2:30 minutu.
2.3. Jatorriz artistarenak ez diren koreografiak ez dira onartuko, baina 20 segundoko tartea utziko da talde edo bakarlari bakoitzak koreografian nahi duena egin ahal izan dezan. Denbora-muga gainditzea deskalifikatzeko arrazoia izango da.
2.4. Parte-hartzaileei abestiak aukeratzen laguntzeko, abestiaren izenburua eta taldearen izena zerrenda batean gehituko dira izen-emateak berretsi ahala, taldea edo bakarlaria izendatu gabe.
Remix bat hautatzen bada, remixean erabiltzen diren abestiak azalduko dira zerrendan, remix batekoak direla adierazi gabe. Abesti-zerrenda:
Dokumentu honetako abestien ordenak ez du adierazten lehiaketaren egunean parte hartzeko benetako ordena.
3. IZEN-EMATEARI BURUZ
3.1. Lehiaketan izena ematea doakoa da, eta online egin behar da. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali behar da Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera, ekainaren 7ko 18:00etatik uztailaren 5eko 18:00etara bitartean, informazio hau gehituta:
- Taldearen edo bakarlariaren izena.
- Bakarlariaren edo taldeko kideen benetako izenak.
- Adina(k).
- Jatorrizko hiria.
- Abestiaren edo artistaren izena.
- Taldeko kide baten edo bakarlari baten telefono-zenbakia, lehiaketaren egunean harremanetan jartzeko, beharrezkoa bada.
- Informazio gehigarria.
GARRANTZITSUA:
- Oinarrietan adierazitako eguna edo ordua baino lehen bidalitako izen-emateak ez dira baliozkoak izango.
3.2. 16 urtetik beherako parte-hartzaileek, izen-emateko informazioarekin batera, baimen-orria bidali beharko dute, posta elektronikoz, aitak/amak/legezko tutoreak beteta. Bidaltzeko azken eguna 2022ko uztailaren 5a da.
Dokumentu hori ez bidaltzeak taldea/bakarlaria deskalifikatzea ekarriko du, eta haren tokia itxaron-zerrendako parte-hartzaileen hurrenkerari jarraituz esleituko da.
3.3. Izen-ematea osatzeko eta lehiaketan parte hartu ahal izateko, parte-hartzaileek hau bidali behar dute nahitaez posta elektronikoz (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.), 2022ko uztailaren 5a baino lehen (egun hori barne): Audio- edo bideo-fitxategia; mp3 formatuan entregatu behar da, VLC softwarearen azken bertsioarekin funtzionatzeko moduan.
- Fitxategi informatikoak transferitzeko zerbitzuak erabil daitezke (Google Drive, Dropbox, Wetransfer, etab.) fitxategia bidaltzeko.
- Abestiaren izena eta parte hartuko duen taldearen/bakarlariaren izena adierazi behar dira fitxategian.
- Fitxategia bidalitakoan, ezin izango da aldatu hautatutako abestia edo remixa. Ordura arte alda daiteke, antolatzaileei posta elektroniko bidez jakinarazita.
- Audioa aurreikusitako eguna baino lehen bidali ezean, parte-hartzaileak lehiaketatik kanpo geldituko dira.
3.4. Izen-ematearekin zerikusia duten aldaketa guztiak posta elektronikoz jakinarazi behar zaizkie antolatzaileei. Aldaketak honela kudeatuko dira:
- 3.3 puntuan adierazten den bezala, abestiaren fitxategia bidali ondoren ezin da aldatu. Parte-hartzaileren batek abestia aldatu nahi badu eta zerrenda beteta badago, dagokion itxarote-zerrendan dagoen hurrena sartuko da zerrendan (bakarlaria edo taldea). Izen-ematea egin beharko dute berriro, eta eskatzen diren datuak eman.
- Aukera badago talde bateko partaideen kopurua aldatzeko, baina ezin da gainditu gehienezko taldekide-kopurua eta ezin da aldatu bi kide edo gehiagoko talde bat izatetik parte-hartzaile bakarlari bat izatera.
- Talde bateko kide batek bakarlari gisa parte hartu nahi badu, antolatzaileei jakinarazi beharko die taldetik atera dela, eta berriz eman beharko du izena, eskatzen diren datuekin. Plazak beteta badaude, itxarote-zerrendaren amaierara pasatuko da. Kasu horretan, taldearen izen-ematea ez litzateke aldatuko.
- Bakarlari batek talde batekin parte hartzea erabakitzen badu, bakarlari gisa betetzen zuen tokia libre geldituko da.
- Asko jota, lehiaketarako bi egun falta direla (uztailaren 22a arte, ostirala) alda daiteke partaide-kopurua, larrialdi-kasuetan edo ezinbesteko kasuetan izan ezik.
- Izen-aldaketak, bai taldeenak bai bakarlarienak, antolatzaileekin kontsultatu behar dira. Posible izanez gero, ez dute eraginik izango, ez izen-ematean, ez lehiaketan parte hartzeko ordenan.
3.5. Izen-ematea bertan behera uzteko, posta elektroniko bidez jakinarazi behar zaie antolatzaileei. Lehiaketatik erretiratzeak ondorio hauek ditu:
- Lehiaketaren aurretik atzera egiten duen talde edo bakarlari batek berriz izena ematen badu ezingo du berriro hartu zerrendan zuen lekua; itxarote-zerrendako azken tokira igaroko da toki guztiak beteta badaude.
- Talde/bakarlari batek atzera egiten badu, itxarote-zerrendan hurrena dagoen taldea/bakarlaria sartuko da zerrendan. Hori lehiaketa baino lau egun lehenago arte egin ahal izango da (uztailaren 20a, asteazkena). Parte-hartzaile bat egun horren ondoren erretiratzen bada, EZ da beste parte-hartzailerik hautatuko. Beraz, beranduenez ere uztailaren 20an, asteazkena, jakinaraziko zaio itxarote-zerrendan hurrena dagoen taldeari/bakarlariari lehiaketarako hautatuta dagoela.
- Lehiaketako egunean talde/bakarlari bat ez bada etortzen lehiaketara, penalizazio bat izango du, eta ezingo du parte hartu hurrengo lehiaketan.
4. EPAIMAHAIARI ETA SARIEI BURUZ
4.1. Emanaldian alderdi hauek baloratuko dira:
- Teknika
- Gorputz-adierazpena/groove-a
- Aurpegi-adierazpena
- Koordinazioa (taldean eta abestiarekin)
- Jatorrizko abestiarekiko leialtasuna
- Dantzaren zailtasuna
- Jantziak
- Originaltasuna
4.2. Dantzako profesionalek osatutako epaimahaiak zuzenean aukeratuko ditu kategoria hauetako irabazleak:
Taldekako 1. saria: 300 €
Taldekako 2. saria: 150 €
Bakarkako 1. saria: 150 €
Bakarkako 2. saria: 75 €
Halaber, nahi badu, aipamen berezi bat egin ahal izango du edozein parte-hartzaile hautatuta. Epaimahaiaren erabakia behin betikoa eta apelaezina izango da.
4.4. Saritutakoen berri eman ondoren, antolatzailea posta elektronikoa bidez jarriko da haiekin harremanetan, sariak jasotzeko modua egiteko.
4.5. Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarriak erabat onartzea.
5. ARAUDI OROKORRA
5.1. Armen Araudia onartzen duen 726/2020 Errege Dekretuaren arabera, erabat debekatuta dago parte-hartzaileek ikuskizunean suzko eta metalezko armak, objektu mingarriak eta halakoen itxura duten imitazioak erabiltzea.
5.2. Debekatuta dago ikuskizunean zehar pertsonen segurtasuna eta esparruko instalazioak arriskuan jarri, zikindu eta honda ditzaketen elementuak (material pirotekniko eta sukoia, kea sortzen dutenak, zoruan marrak egin ditzaketen elementuak, likidoak, purpurina, konfetiak, lumak, etab.) botatzea eta edozein objektu agertokitik kanpora jaurtitzea.
5.3. Ezingo da erabili sare elektrikora konektatutako tresnarik, sorgailurik edo bestelako konexio-motarik efektu bisualak, soinu-efektuak edo bestelako efektu bereziak sortzeko.
5.4. Debekatuta dago agertokitik publikoa dagoen tokira jauzi egitea, eta ez dira onartuko antolakuntzari desegokiak edo lizunak iruditzen zaizkion jarrerak; halakorik geratzen bada, antolakuntzak eskubidea du egoki iruditzen zaizkion neurriak hartzeko.
5.5. Debekatuta dago bannerak edo bestelako publizitate-elementuak erabiltzea emanaldian antolatzaileen baimenik gabe.
5.6. Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar irudi-eskubideak lagatzea. Parte-hartzaileen emanaldiko irudiak publizitatea egiteko erabili ahal izango dira zenbait hedabidetan: telebistako saioak, Internet, egunkariak, aldizkariak, etab. Ez da emango konpentsazio ekonomikorik izango publizitate horren truke.
5.7. Lehiaketan izena emateko ematen diren datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko dira, abenduaren 5eko 03/2018 Lege Organikoan ezarritakoari jarraituz. Lehiaketa honetarako bakarrik erabiliko dira, eta inola ere ez zaizkie utziko eta salduko hirugarrenei.
5.8. Antolakuntzak eta epaimahaiak eskubidea dute lehiaketaren arrakasta areagotzen lagunduko duen edozein ekimen aurrera ateratzeko, oinarri hauetan araututa egon gabe ere.
6. HARREMANETARAKO MODUA:
Zalantzarik izanez gero, mezu pribatu baten bidez jar zaitezkete gurekin harremanetan, Instagramen, @euridance kontuan.