Zatoz

PARTY GUNEA:

 

Noiz

2022ko Uztailaren 22tik 25era

Non

Bilbao Exhibition Centre (BEC), 5. pabiloia

Helbidea:

Calle el Retiro s/n
48903 Barakaldo – Bizkaia

Nola heldu

GPS koordenadak: 43.285334,-2.992063

Metroz: Ansio-ko geltokia

Informazio gehiago hemen.

Gainera, Azkonek mapa bat prestatu du Barakaldoko leku interesgarriekin.

Akreditazioa

Akreditazioa Uztailaren 21ean, asteazkena, hasi eta 25ean, igandea, bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:

Osteguna 21
16:00 22:00
Ostirala 22
10:00 22:00
Larunbata 23 10:00 22:00
Igandea 24 10:00 22:00
Astelehena 25 10:00 17:00

Lo egiteko tokiari buruzko informazioa

Party barrutian lo egin ahal izango da, hortarako egongo den atseden gunean, 21eko gauetik hasita 24ko gauerarte. Barrutia 25ean utzi beharko da partya bukatutakoan, beraz egun hortan ezin izango da bertan lorik egin.

Ezin izango da Arau orokorretan jasotako baldintzak betetzen ez dituzten dendarik edo koltxonetarik jarri, baldin eta antolakuntzak arrazoi justifikatu batengatik onartu ez badu.

Denok gure eskaerari jaramon egin ezkero leku arazorik ez izatea espero dugu, eta zuen laguntza aurretik eskertzen dizuegu.

Gora itzuli

Eguneko sarrerak

Euskal Encounter-eko ordenagailu-zonan izateko bi modu daude: 4 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu (ordenagailuarentzako lekuarekin edo ordenagailuarentzako lekurik gabe izan daitekeena), edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 10 €-takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, balioa duen ordutegiaren barruan.

Eguneko sarreren balioa 10:00-tatik 22:00-tara izango da, eta uztailak 22, 23 eta 24 egunetan bakarrik izango dira salgai (ostirala, larunbata eta igandea).

Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.

 

Gainera Euskal Encounterrek gune ireki bat dauka, doakoa, edonor sar daiteke, topaketan parte hartu edo ez. 

OPENGUNE-ari buruzko informazio gehiago hemen

Gora itzuli

twitter facebook flickr youtube instagram twitch