OpenGunean emango diren hitzaldien berri emango dizuegu.
Hizlarietako bat izan nahi izanez gero, zure proposamena aurkeztu, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. bat bidaliz, hitzaldiaren izenburu eta deskribapen bat jarriz.
HITZALDIEN ORDUTEGIA*
Ostirala, uztailak 22
12:00 - 12:45 Self-Sovereign Identity
13:00 - 13:45 Erabaki errentagarriak eta teknologia
16:00 - 16:45 Nola lortzen du datu berdeen zientzialari batek Aloy Picassoren itxurako pertsonaia bihurtzea
17:00 - 17:45 Ikuspen artifizialerako aplikazio libreak/irekiak garatzea Qt liburutegiak erabiliz: HSK Vision kasu praktikoa
18:00 - 18:45 Kode irekiko teknologiak, erabakigarriak 5G-rako
19:00 - 19:45 Zerotik racerera: nola sortu lehiaketetarako eskalako auto autonomo bat
Larunbata, uztailak 23
11:00 - 11:45 ZX Basic: programatzea inoiz ez da hain erraza izan
12:00 - 12:45 Errealitate areagotua eta avatarrak, begien bistan daukagun beste mundua
13:00 - 13:45 SDR: entzun inguruan dituzun irrati-uhinak
16:00 - 16:45 IVAO
17:00 - 17:45 Konputazio kuantikoa: zer da eta zer espero dugu hartatik?
18:00 - 18:45 Metabertsoa? Web3? Ez dakit zer den, baina gustatzen zait!
19:00 - 19:45 Inmunología con pinzas de tender la ropa
20:00 - 20:45 Ibilgailu elektrikoak: frikientzat bakarrik, ala soluzio unibertsala?
Igandea, uztailak 24
11:00 - 11:45 Play-2-Earn bideo-jokoak. NFTak eta bloke-kateak
12:00 - 12:45 DietPi. Raspberri Pi/SBC baten aukera guztiak distro bakarrean
13:00 - 13:45 90eko hamarkadako indie-garapena: NoriaWorks
16:00 - 16:45 Data science eta AA: Big techetik mundura
17:00 - 17:45 Zaldi hegaldunaren arrastoaren atzetik (Pegasus)
18:00 - 18:45 Helium eta haren argi-ilunak
19:00 - 19:45 Frame bat deskonposatzen
*Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.
Self-Sovereign Identity
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Santiago de Diego
Enpresa: TECNALIA Research & Innovation
Hitzaldiaren deskribapena:
Identitatea ageri da deszentralizazioaren inpakturik handiena jasoko duten esparru transbertsalen artean. Azken hamarkadetan, identitatea eboluzionatzen joan dela ikusi dugu: eredu zentralizatu batetik eredu federatibo berrietara egin du. Self-Sovereign Identity (SSI) hitzaldiaren asmoa da erabiltzaileari itzultzea identitatearen boterea bloke-kateen bidez (baina ez nahitaez); hala, erabiltzailearen identitatea osatzen duten atributuak gobernatzeko aukera emango da, eta maximizatu egingo da haren pribatutasuna. SSIari esker, erabiltzaileak digitalki frogatu ahal izango du, esaterako, adinduna den edo zer hiritan bizi den, eta ez ditu jakinarazi beharko egiazko adina, nortasuna edo helbide zehatza.
Zer publikori dago zuzendua?
Dibulgaziozko solasaldia, publiko orokorra.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Santiago de Diegok Matematika eta Informatikako Ingeniaritza ikasi zituen Granadako Unibertsitatean (UGR), Hacking Etikoko Ziurtagiri Profesionala du, Informazioaren Segurtasuneko Masterra egin zuen Errioxako Unibertsitate Internazionalean (UNIR), eta doktoregoko ikaslea da Granadako Unibertsitatean (urrutiko hezkuntza).
Gaur egun zibersegurtasuneko ikertzaile gisa lan egiten du TECNALIA Research & Innovation zentroan, eta I+Gko proiektuetan dihardu batez ere, zibersegurtasunarekin eta bloke-kateekin loturiko gaietan. Lantzen dituen ikerketa-ildoen artean sartzen dira DLT arkitekturak (Distributed Ledger Technology), identitate subiranoa eta zibersegurtasuna industria-inguruneetan eta sistema kritikoetan.
Ordutegia: Ostirala, uztailak 22, 12:00 - 12:45
Erabaki errentagarriak eta teknologia
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Ponente: Ana García-Serrano
Enpresa: Bikai Global
Hitzaldiaren deskribapena:
Erabakiak datu objektiboetan oinarrituta hartzen dituzten enpresek hobetu egiten dituzte emaitzak.
Lau enpresaburutik hiruk modu intuitiboan hartzen dituzte erabakiak.
Eta zuk, nola hartzen dituzu?
Egunero hartzen ditugu erabakiak, baina badakigu egokiak diren ala ez? Badugu ondorioen berri? Ebalua ditzakegu emaitzak?
Teknologiari esker, hobetu egin dezakegu eskura dugun informazioa, eta ekintza zehatz bihurtu.
Baina, nahikoa al da teknologia?
- Edozein ezarpenen arrakasta gure helburuak zehazteko dugun gaitasunaren mende dago erabat.
- Eraldaketa digitalean, funtsezkoa da ikaskuntzaren zirkulua elikatzea.
Zer publikori dago zuzendua?
- Zuzendari nagusiei, finantza-zuzendariei eta teknologia-zuzendariei.
- Egunetik egunera aldakorragoa den ingurunean erabaki estrategikoak eta operatiboak hartzen dituzten zuzendari guztiei (areagotu egiten da kontuan hartu beharreko parametro-kopurua; ugaritu egiten dira ezezagunak; baliabideak mugatuak dira).
- Datuak INFORMAZIO PRIBILEGIATU bilakatu nahi dituzten enpresa guztiei, ondoren ERABAKIAK HARTZEKO.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Ekonomia Zientzietan lizentziatua, Finantza Graduondokoa, Enpresa Administrazioko Masterra. 25 urteko ibilbidea auditorian, aholkularitzan eta hainbat sailetako zuzendaritzan, baita zuzendaritza nagusian ere. Betidanik piztu izan dio interesa datuen analisiak, eta zenbait kudeaketa-tresna ezartzeko prozesuak gidatu ditu. Modelatze analitikoko aditua.
Web: www.bikaiglobal.es
https://www.youtube.com/channel/UCMgGuREIt-euRvI8Yx2HUug/featured
Ordutegia: Ostirala, uztailak 22, 13:00 - 13:45
Nola lortzen du datu berdeen zientzialari batek Aloy Picassoren itxurako pertsonaia bihurtzea
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Iratxe Carrey Braum
Enpresa: NTTData
Hitzaldiaren deskribapena:
Konferentziaren helburua jasangarritasunaz eta adimen artifizialaz hitz egitea da. Laburbilduz, puntu hauek ukituko ditut:
- Zer da garapen jasangarria?
- Nola lagun dezake adimen artifizialak 2030 Agendako garapen jasangarriko helburuak lortzen?
- Nola inhibitzen du adimen artifizialak garapen jasangarria?
- Zer da adimen artifizial berdea?
- Nola neur daitezke adimen artifizialak kontsumitzen dituen baliabideak?
- Datu berdeen zientzialari izateko teknikak.
- Style Transfer Learning: Aloy, Horizon-Forbidden West jokoaren protagonista, Picasso-formatura bihurtzeko eredua.
Zer publikori dago zuzendua?
Garapen jasangarria interesatzen zaion orori. Adimen artifizialak haren gainean zer eragin izan dezakeen jakin nahi duen edonori.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
SAP aholkularitza-enpresan dihardut azken 17 urteetan, eta 11 urtez baino gehiagoz aritu naiz analitikaren alorrean, SAP BPCko plangintza- eta finkatze-prozesuetan, eta urtebete daramat SACen. Deustuko Unibertsitatean Big Data eta Business Intelligence programa egin ondoren, areagotu egin zitzaidan analitika aurreratuarekiko eta ikaskuntza automatikoko ereduek egin dezaketen guztiarekiko grina. Nire egungo zaletasuna analitika aurreratuko erronketan aritzea da, modelatze-ezagutzak ikasteko, aberasteko eta probatzeko.
Ordutegia: Ostirala, uztailak 22, 16:00 - 16:45
Ikuspen artifizialerako aplikazio libreak/irekiak garatzea Qt liburutegiak erabiliz: HSK Vision kasu praktikoa
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Javier Alvarez Mazuelas
Enpresa: HardSoftKoop S.L.
Hitzaldiaren deskribapena:
C++ programazioa, Qt Creator erabiliz, eta ikusmen artifizialaren eremuko aplikazioak.
Zer publikori dago zuzendua?
Publiko orokorra, eta, ahal dela, programazioari buruzko ezagutzaren bat duena.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Zientzia Fisikoetan lizentziatua (Elektronika eta Automatika) Euskal Herriko Unibertsitatean.
Hogei urteko esperientzia du sistemetan eta programazioan (Windows/GNU/Linux).
Urtebeteko programazio-esperientzia Qt liburutegiekin (GNU/Linux).
Web: http://www.hardsoftkoop.com/
Ordutegia: Ostirala, uztailak 22, 17:00 - 17:45
Kode irekiko teknologiak, erabakigarriak 5G-rako
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Alaitz Mendiola Alcaraz
Empresa: Red Hat
Hitzaldiaren deskribapena:
Sare mugikorren azken belaunaldiak (5G) konexio-abiadura handiagoa eta latentzia txikiagoa ditu ezaugarri, eta horrek eragin zuzena izango du erabiltzaileei emandako zerbitzuen kalitatean. Hodeian oinarritutako sare-arkitektura berri bati esker lortu daitezke hobekuntza horiek, baita praktika eta teknologia berriak baliatzeari esker ere, asko eta asko kode irekikoak.
Hitzaldi honen helburua da open source edo kode irekiko kontzeptu, teknologia eta proiektu erabakigarriak sartzea 5G sareetan, hala nola hodeiaren jatorrizko arkitektura, automatizazioa edo DevOps praktikak.
Zer publikori dago zuzendua?
Informatikako eta telekomunikazioetako profesionalak, etorkizuneko sare mugikorrek nola funtzionatuko duten jakin nahi dutenak. Ansible, Kubernetes eta halako proiektuekin interesaturik dauden pertsonak, edo CI/CD soluzioen gainean gehiago jakin nahi dutenak.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Alaitz Mendiolak Telekomunikazio Ingeniaritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Informazioaren Teknologietan eta Sare Mugikorretan doktorea da unibertsitate berean. I2T ikerketa-taldean eta Keynetic zibersegurtasuneko startupean jardun ondotik, software bidez definitutako sare-teknologietan (SDN, Software Defined Networking) eta sare-funtzioen birtualizazioan (NFV, Network Function Virtualization) espezializatu zen. Gaur egun Red Hat etxeko Telekomunikazio Saileko kide da, eta kode irekiko proiektuetan oinarritutako soluzioak garatzen ditu telekomunikazioen sektorerako.
Ordutegia: Ostirala, uztailak 22, 18:00 - 18:45
Zerotik racerera: nola sortu lehiaketetarako eskalako auto autonomo bat
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Roberto Niubó Arango
Enpresa: Unisys
Hitzaldiaren deskribapena:
Inoiz entzun dituzu deep learning edo machine learning esapideak eta ez dakizu zer diren, nahiz eta gure egunerokoan horrelako teknologiez inguratuta gauden? Gustatzen zaizkizu auto-lasterketak eta gustatuko litzaizuke auto autonomoen mundu mailako lasterketa batean parte hartzea?
Nire kasuan, AWS DeepRacer-i esker, deep learninga zer zen ikasi nuen, teknologia-mota horiei buruz aldez aurretik ezer jakin gabe eta ikaste-kurba nahiko txukun batekin. Neurona-sarearen eredu propio bat sortu ahal izan nuen, eskalako auto bati lasterketa-zirkuitu bat egiteko gaitasuna ematen ziona. Auto hura Europako finaletarako sailkatu zen, eta 2020ko Accenture World Cup-en irabazle izan nintzen hari esker. Ia 4.000 lehiakidek hartu zuten parte lehiaketa hartan, haietako batzuk adimen artifizialaren eremuko adituak.
Konferentziaren helburua da, batetik, jendeari machine learning-en erabiltzen diren AWS DeepRacer eta errefortzu bidezko ikasketa-teknikak hurbiltzea, eta, bestetik, ikusaraztea guztiok gai garela, aurrez jakintzarik edo ezagutza teknikorik eduki gabe ere, machine learning erabilita ordubetean baino gutxiagoan neurona-sare bat entrenatzeko arazo bat ebatzi dezan; esate baterako, gai izatea gure auto fisiko edo birtualak zirkuitu bat egin dezan, ahalik eta azkarren eta modu guztiz autonomoan.
Gure neuronak (eta gure ereduenak) ongi astinduta, AWS DeepRacer League-n lehiatu ahal izango gara, eta, hartan, azkarrenak izan eta sari bat irabazi. Pro Leaguerako sailkatzea lortuz gero, ongietorriko kit bat jasotzeaz gain, aukera izango dugu AWS DeepRacer fisikoan parte hartzeko, edo gastu guztiak ordainduta Las Vegasera joan, eta AWS re:Invent ekitaldian eredu fisikoekin lehiatzeko. Urte-amaieran egiten da ekitaldia.
Prest zaude?🏁🏎️
Zer publikori dago zuzendua?
Publiko orokorra, aldez aurreko ezagutza teknikoak dituena edo ez dituena, eta teknologia berrietan interesa duena.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Zaragozan jaioa. Salesforceren garapenean aritzen naiz, Unisysen. Teknologia berrien jarraitzaile amorratua naiz, eta hardwarearen eta botoiak eta argiak dituen guztiaren zale itsua. “Hautsi baduzu, ikasi duzu”. Nire denbora librean, jokoekin aritzen naiz PCan edo Switchean, 1 Formula ikusten dut, argazkiak ateratzen ditut, musika konposatzen dut eta bideoak editatzen ditut. 2020ko AWS DeepRacer Accenture World Cup-eko munduko txapelduna naiz.
Ordutegia: Ostirala, uztailak 22, 19:00 - 19:45
ZX Basic: programatzea inoiz ez da hain erraza izan
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Jose Rodríguez “Boriel”
Enpresa: RetroEuskal
Hitzaldiaren deskribapena:
Retro ordenagailuetarako programatzeak ikaste-kurba nahiko handia izan du, makinaren beraren ezaugarri mugatuak direla eta. ZX Basic-en aurkezpena eta sarrera; ZX Spectrum ordenagailuetarako programak garatzea ahalbidetzen du, BASICen oinarritutako lengoaiaren bidez, baina kalitatezko bideo-jokoak erraz sortzeko aukera ematen du.
Zer publikori dago zuzendua?
Denak.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Bartzelonan bizi den kanariarra. Retroinformatikaren, konpiladoreen eta programazio-lengoaien zale amorratua. Urteak daramatza ZX Basic garatzen, BASIC lengoaiako konpiladore bat, Sinclair familiako ordenagailuetarako programak sortzen dituena, batez ere ZX Spectrum.
Ordutegia: Larunbata, uztailak 23, 11:00 - 11:45
Errealitate areagotua eta avatarrak, begien bistan daukagun beste mundua
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Jorge R. López Benito
Enpresa: CreativiTIC
Hitzaldiaren deskribapena:
Errealitate areagotuari esker, mundu erreala eta objektu digitalak uztar ditzakegu, eta, hala, aberastu egiten dugu gure errealitatea. Errealitate areagotuak dagoeneko ekarri du iraultza hezkuntzara, medikuntzara eta beste zenbait arlotara, eta gaur egun geure esperientziak sor ditzakegu, ezagutza teknikorik izan gabe ere. Dagoeneko sor ditzakegu geure alter egoak (avatarrak), eta, aurki, beste leku batzuetara telegarraiatu ahal izango dugu geure burua edo are errealitatea beste pertsona batzuekin partekatu, dela geure kabuz, dela gure abvatarrak baliatuz (hau da, gure identitate digital bakarra erabiliz). Saio honetan, teknologia horren iraganari, orainari eta etorkizunari buruz ikasiko duzu. Ikusiko duzu, orobat, zer alde dituen errealitate birtualarekiko eta nola ari den eboluzionatzen errealitate hedaturantz, baita zer aplikazio-eremu dituen ere. Era berean, zeure avatarra sortu eta metabertsora transferitu ahal izango duzu. Bertaratzen diren guztiek doan eskuratu ahal izango dute plataforma urtebetez metAClass Studio.
Zer publikori dago zuzendua?
Publiko orokorra eta, oro har, errealitate hedatua eta bestelako errealitate berriak eskaintzen dizkiguten aplikazioen berri izan nahi duen edonor.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Teknologia immertsiboen arloan eta errealitate birtualean/areagotuan hamabost urtetik gorako esperientzia duen ekintzailea. Deustuko Unibertsitateko irakasle elkartua da, eta Multimedia Interaktiboa eta Bideojokoak irakasgaia ematen du. Hainbat liburu, argitalpen eta patente ditu arlo horietan, eta zenbait enpresa-ekimen ere sortuak ditu teknologia immertsiboen, metabertsoaren eta bideojokoen esparruan, hala nola CreativiTIC, AugmentedClass edo Gate8Games. 2019tik, Berrikuntzaren Europako Kontseiluko ebaluatzaile aditua da, EIC Accelerator programaren bidez, eta Europako Batzordeak emaniko Key Innovator in Augmented Reality aitorpena jaso du.
Ordutegia: Larunbata, uztailak 23, 12:00 - 12:45
SDR: entzun inguruan dituzun irrati-uhinak
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Jose Angel Calvo Conde
Enpresa: Araba ST Telecomunicaciones
Hitzaldiaren deskribapena:
Hitzaldi honetan, SDR (Software Defined Radio) bat zer den ikusiko dugu, zer entzun dezakegun harekin eta nola erabil dezakegun; erakusketa-bideoak baliatuko ditugu horretarako.
Zer publikori dago zuzendua?
Inguruan ditugun uhinek eta seinaleek jakin-mina pizten badizute, hauxe da zure hitzaldia.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Telekomunikazioetako teknikaria. Telekomunikazioen munduari buruz irakasten jarduten du sare sozialetan eta Twitch kanalean (twitch.tv/araba_st).
Web: www.unantenistaeneltejado.com
Ordutegia: Larunbata, uztailak 23, 13:00 - 13:45
IVAO
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlariak: Ibai Lejarraga eta Elías Herrero
Enpresa: IVAO ES International Virtual Aviation Organisation
Hitzaldiaren deskribapena:
Zer da IVAO, eta zertan datza. Funtzionamendua, gaitasunak eta irismena.
Zer publikori dago zuzendua?
Orokorra.
Hizlarien curriculum vitae laburra:
Ibai: IVAO Españako langilea, Madrilgo FIReko (Flight Information Region) zerbitzu-taldean.
Elías: IVAO Españako zuzendaria.
Ordutegia: Larunbata, uztailak 23, 16:00 - 16:45
Konputazio kuantikoa: zer da eta zer espero dugu hartatik?
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Mikel Garcia de Andoin
Enpresa: EHUko Kimika Fisikoko Departamentua, EHU Quantum Center eta TECNALIA
Hitzaldiaren deskribapena:
Konputazio kuantikoak arreta handia piztu du azken urteotan. Teknologia horren ontasunei buruzko albisteek harridura handia sortzen dute askoren artean, baina bada kezkatuta geratzen denik ere. Konputazio kuantikoaren zirrikituak oinarrizko mailan ulertzea lagungarria izan daiteke ikuspegi errealistagotik aurkezteko. Horretarako, garrantzitsua da jakitea zer egoeratan dauden bai hardwarea, bai softwarea. Era berean, ezin dugu ahaztu konputazio klasikoak eginkizun horretan duen garrantzia, kuantikoaren zati banaezina baita hasiera-hasieratik. Orobat, ikusiko dugu zer potentzial duen konputazio kuantikoak eta zer erronka dituen oraindik ere aurrez aurre.
Zer publikori dago zuzendua?
Hitzaldia ahalik eta dibulgatzaileena izango da, publiko orokorrari zuzendua; hala ere, aipatuko dira konputazioaz edo matematikaz dakitenei ezagunak egingo zaizkien terminoak ere.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Doktorego-ikaslea da Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fisikoko Departamentuan. Optimizaziorako algoritmo kuantikoetan eta ikaskuntza automatikoan lan egiten du, eta arazo klasikoki konplexuak konpontzeko teknika berriak garatzen dihardu. Helburua da teknologia horretan oinarritutako algoritmo edo konputazio-teknika berriak lortzea, kalkuluak muga klasikoetatik haratago bizkortzeko. https://scholar.google.es/citations?hl=es&user=4etFWp4AAAAJ
Web: https://nquirephysics.com/
Ordutegia: Larunbata, uztailak 23, 17:00 - 17:45
Metabertsoa? Web3? Ez dakit zer den, baina gustatzen zait!
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Jorge R. López Benito
Enpresa: CreativiTIC
Hitzaldiaren deskribapena:
Metabertsoa pil-pilean dago, bazter guztietan hitz egiten da hari buruz. Hitzaldi honetan, metabertsoa zer den aztertuko dugu: zertan datzan, zer puntutan dagoen eta zer itxaropen errealista eskaintzen dizkigun gaur-gaurkoz. Metabertsoa, Web3 eta Interneten etorkizuna: urre-bilatzaileak eta pala-saltzaileak?
Zer publikori dago zuzendua?
Publiko orokorra eta Interneten hurrengo (err)eboluzioa zein izango den jakin nahi duen nornahi.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Teknologia immertsiboen arloan eta errealitate birtualean/areagotuan hamabost urtetik gorako esperientzia duen ekintzailea. Deustuko Unibertsitateko irakasle elkartua da, eta Multimedia Interaktiboa eta Bideojokoak irakasgaia ematen du. Hainbat liburu, argitalpen eta patente ditu arlo horietan, eta zenbait enpresa-ekimen ere sortuak ditu teknologia immertsiboen, metabertsoaren eta bideojokoen esparruan, hala nola CreativiTIC, AugmentedClass edo Gate8Games. 2019tik, Berrikuntzaren Europako Kontseiluko ebaluatzaile aditua da, EIC Accelerator programaren bidez, eta Europako Batzordeak emaniko Key Innovator in Augmented Reality aitorpena jaso du.
Ordutegia: Larunbata, uztailak 23, 18:00 - 18:45
Inmunología con pinzas de tender la ropa
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Alfredo Corell Almuzara
Enpresa: Catedrático de Inmunología de la Universidad de Valladolid
Hitzaldiaren deskribapena:
El profesor Alfredo Corell, catedrático de Inmunología de la Universidad de Valladolid, expondrá en el contexto de su trayectoria como divulgador científico de la inmunología y desde su cargo de Vocal de la Junta directiva de la Sociedad Española de Inmunología, se vió en marzo de 2020 en el ojo del huracán informativo con respecto a la pandemia de la COVID-19 provocada por el SARS-CoV-2.
La comunicación científica hercúlea que debieron de desarrollar los científicos y divulgadores en estos meses se centró fundamentalmente, en el caso del prof. Corell, en dos caminos paralelos y complementarios:
-Información en medios de comunicación convencionales: televisión, radio, prensa escrita y prensa digital
-Información en Redes Sociales
A lo largo de la ponencia se desgranarán momentos de participación en todos estos formatos, con diferentes modalidades. En el caso concreto de la televisión se discriminará entre las participaciones en “mesas técnicas” de expertos sanitarios, frente a participaciones individuales en formato “micro-clase magistral divulgativa” para transmitir mensajes muy específicos.
En el caso particular de la prensa escrita, se discriminará entre artículos colaborativos con periodistas relativos a temas de actualidad, frente a la redacción de artículos exclusivos y divulgativos para revistas de un tinte más académico. Se comentará las utilidades de la participación en medios a la hora de trasladar la información a redes sociales, y las actividades específicas realizada en el ecosistema social.
Y finalmente, se hará un repaso al modo de colaborar en la tarea concreta de responder a los bulos (fake news) de modo colaborativo en plataformas de “facts checking” tales como Maldita.es, Salud sin Bulos, Newtral y EfeVerifica.
Zer publikori dago zuzendua?
Todos los públicos.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Alfredo Corell (Madrid, 1963) es un inmunólogo, catedrático de universidad y divulgador científico español, miembro de la Sociedad Española de Inmunología.
Corell nació en Madrid en 1963. Es licenciado y doctor en Biología en la Universidad Complutense de Madrid, realizando la especialidad de Inmunología y la tesis doctoral en el Hospital 12 de octubre de Madrid. Realizó una estancia postdoctoral en la Fundación Anthony Nolan de Londres. Durante 18 años realizó labores investigadoras y de diagnóstico inmunológico en diversos hospitales como el Hospital 12 de Octubre de Madrid.
Su trabajó el área de la Inmunogenética y la Histocompatibilidad incluye el descubriendo un pseudogen del cromosoma 6 humano, dentro del sistema HLA: HLA-DRB6. Tiene más de 60 publicaciones científicas en revistas de alto impacto incluyendo las prestigiosas New England Journal of Immunology, Lancet, Immunology Today y Mucosal Immunology
En 1999 se incorporó como profesor de Inmunología en la Universidad de Valladolid. Desde 2020 es catedrático. Y ha sido durante 2 años Vicerrector de Innovación Docente y Transformación Digital de la Universidad de Valladolid.
Corell es el coordinador del proyecto de innovación docente Immunomedia, una plataforma digital de docencia y divulgación en la que participan profesores de seis universidades españolas y dos extranjeras, que ha sido reconocida tanto nacional como internacionalmente.
En su faceta de divulgador científico, ahora es colaborador permanente en La Sexta Noche; La hora de la 1; y Está Pasando. También ha participado en Informe Covid, Horizonte, Cuatro al Día, Las Cosas Claras, Las mañanas de la 1, Espejo Público, Todo es Mentira, El programa de Ana Rosa, Ya es Mediodía, Sálvame y Más vale Tarde. A menudo interviene en los informativos de canales nacionales, locales y autonómicos. Ha colaborado con periódicos impresos y digitales nacionales y autonómicos, y participa asiduamente en plataformas de desmentidos de bulos sobre salud en Maldita.es, Salud sin Bulos y Newtral.
En 2016 y 2018 impartió sendas charlas TEDxValladolid y TEDxUdG sobre innovación educativa y divulgación científica.
En 2018 fue nombrado ‘Mejor Docente Universitario de España en 2018’ en los II Premios Educa Abanca. También en este año, el proyecto Immunomedia que coordina, obtuvo el Premio Medes de la Fundación Lilly a la mejor iniciativa para la divulgación de la Medicina en Español.
En 2019 su compromiso con el colectivo LGTBi fue reconocido con el premio Triángulo Rosa de la Fundación Triángulo de Castilla y León.
En 2021 ha sido galardonado con el Premio Innovador al Personaje Único del periódico El Mundo de Castilla y León, obtuvo el Primer Premio CSIC-Fundación BBVA a la Comunicación Científica y ha sido incluido por la lista Forbes entre los 100 españoles más creativos del mundo empresarial.
En mayo de 2022 ha recibido el “Premio Orgullo Friki”, otorgado por FrikiMad, y en junio de este año ha recibido el premio “Influencers awards de ciencia” otorgado por la redacción de la revista Influencers.
Ordutegia: Larunbata, uztailak 23, 19:00 - 19:45
Ibilgailu elektrikoak: frikientzat bakarrik, ala soluzio unibertsala?
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Mikel Agirregabiria Agirre
Enpresa: Espainiako AUVEren presidentea (Ibilgailu Elektrikoen Erabiltzaileen Elkartea). Espainiako Tesla Klubeko kidea.
Hitzaldiaren deskribapena:
Modu atsegin eta deskriptiboan, datu berriak eta fidagarriak baliatuz, azalduko da automobilgintzak bizkor heldu diola EACSY paradigmari (elektrikoa, autonomoa, konektatua, partekatua eta eguneratua), nahiz eta errekuntza-motorretan iraganean egindako inbertsioek inertzia eragin. Era berean, azalduko da erabakigarria eta atzeraezina dela egungo eta etorkizuneko ibilgailu-erosle potentzialen aukera.
Umorez gezurtatuko dira kalean bolo-bolo entzuten diren topikoak: «Zer gertatzen da euria egin eta autoaren bateriak bustiz gero?», «su hartzeko arriskua», eta «bizilagun guztiek autoa gauez kargatzen utzi gero, automatikoak saltatu egingo du». Beste hainbat kontu ere gezurtatuko dira, hala nola ibilgailu hibridoen alternatiba faltsuak (desabantailak bakarrik baitituzte, izan kargagarriak edo «autokargagarriak»), garraio ez-astunerako hidrogenoaren aukera, eta batere etorkizunik gabeko gas- eta elektrifikazio-amarruak.
Amaitzeko, mugikortasun elektrikoaren eguneroko aukerak eta erronkak aztertuko dira erabiltzailearen ikuspegitik. Azkenik, zortzi edo hamar urteren buruan espero dugun trantsizio-kronograma azkarra erakutsiko da, bai eskaintzaren eta eskariaren bilakaerari dagokionez, bai giza osasuna eta planetaren jasangarritasuna babesteko legedia kontuan hartuta.
Zer publikori dago zuzendua?
Euskal Encounterreko partaideak eta publiko orokorra; datu ukaezinekin desmitifikatuko dira albiste faltsuak, mugikortasun elektrikoaren kontrako interes ekonomiko agerikoak dituzten indarrek sustatuak.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Mikel Agirregabiria (Bilbo, 1953) fisikari teorikoa da, Industria Ingeniaritzako eta Informatikako ikasketa aurreratuak ditu, eta Museologiako aditua eta masterduna da. Euskal Herriko Unibertsitateko Matematika eta Zientzia Esperimentalen Didaktikako irakasle titularra. EiTBko Prestakuntzako zuzendari izana zortzi urtez. Eusko Jaurlaritzako lau sailetan du esperientzia: Hezkuntza Sailean, Teknologiako eta Hezkuntzako eta, ondoren, Hezkuntza Berrikuntzako zerbitzuburua; Kultura Sailean, Zientzia, Teknologia eta Informatikako aholkularia; Lehendakaritzan, Droga Mendekotasunen Prebentzioa; eta Industria Sailean, Euskadi Informazioaren Gizartean zerbitzuko burua.
Gaur egun, AUVEren presidentea da Espainian, Tesla Klubeko kidea ere bai, eta motorgintzari buruzko hamaikatxo artikulu idatzi ditu 1983az geroztik. 2019an Europara iritsitako lehenengo Tesla Model 3etako bat du, eta 2012an Kaliforniako Tesla zentroetako bat bisitatu zuen, artean gutxi ziren garaian. Marka guztietako ibilgailu elektriko ugari probatu ditu, 2010ean merkatuan agertu zirenetik.
Egungo interesen artean nabarmentzen dira dibulgazio zientifikoa, mugikortasun jasangarria, autokontsumo energetikoaren ahalduntzea, berrikuntza disruptiboa eta ikaskuntzaren eta bizikidetzaren hainbat esparrutako eraldaketa digitala.
Argitalpen, hitzaldi, programa eta lan ugariren egilea da: Logo programazioari buruzko lehenbiziko liburua (Urmo, 1984), Tecnología y Educación (Teknologia eta hezkuntza) bildumaren editorea (Narcea, 1988) eta plan instituzional eta politikoen erredaktorea (esate baterako, Hezkuntza XXI: XXI. menderako hezkuntza, 2006). Blogari aktiboa eta eragin handikoa da; GetxoBlogeko presidentea eta BlogEu-ren sustatzailea, 2014ko Internet&Euskadi ohorezko sariduna, DEIA 2015eko blogari onena, Blogik Onenen Zerrendan, eta sare sozial askotan jarduten du.
Web: https://blog.agirregabiria.net/
Bideoak:
https://blog.agirregabiria.net/search/label/motor
https://www.youtube.com/results?search_query=agirregabiria+tesla
https://www.youtube.com/results?search_query=agirregabiria+el%C3%A9ctrico
https://blog.agirregabiria.net/2022/03/tendencias-de-futuro-en-movilidad.html
Ordutegia: Larunbata, uztailak 23, 20:00 - 20:45
Play-2-Earn bideo-jokoak. NFTak eta bloke-kateak
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Javier Arribas Cerezo
Enpresa: Exodus Games
Hitzaldiaren deskribapena:
Kriptodiruak eta token ez-suntsikorrek (NFT, Non Fungible Token) ika-mika handia pizten dute, eta jarraitzaile amorratuak ez ezik kontrako sutsuak ere badituzte. Hori horrela, nolabaiteko zalantza eta ziurgabetasuna sortzen dute teknologia berri horretara hurbiltzen direnengan, fidagarriak edo bideragarriak ote diren. Askok eta askok etorkizuneko teknologiatzat dauzkate bloke-kateak, eta beste askoren ustean, berriz, azken boladako iruzurrik handiena dira. Hori guztia ikusirik, ulertzekoa da geure buruari galdera hau egitea: nork du arrazoi? Komeni zait teknologia honetan inbertitzea? Ala dirua harrika botatzea da?
Gaur egun, NFTek sortzen dute eztabaida handienetako bat, askoren ustean aktibo soilak baino ez baitira, balioa beren gaineko inflazio hutsean oinarritzen dutenak eta kontuan hartzen ez dutenak egoki erabiliz gero ekarriko lituzketen abantailak. Gaur egun jabetza birtual gisa ezagutzen dugunaren ordezkari nagusiak dira. Baina gehiago ere bai: indarra hartzen ari da bloke-kateen bidez ondasun ukigarrien jabetza erregistratzeko aukera, betiere indarrean dagoen legediak horretarako aukera ematen badu.
Horretaz gainera, bideojokoen mundua teknologia horrekin bat egiten hasi da, oraingoz trakets samar bada ere. Apurka-apurka marka handiak hasi dira sartzen, eta zenbait proiektu agertu dira: epe laburreko jokoen eta aktiboen balioaren aldakortasun drastikoaren alde egin beharrean, sistema egonkor eta jasangarri bat eskaintzen ahalegintzen dira, Play-2-Earn jokoek eskaintzen dizkiguten aukeren barruan. Lord of Myths da lantzen ari garen jokoa, zeinean zehatz-mehatz aztertu baita ekonomiaren eta barne-matematikaren oreka zuzena.
Teknologia horren aldeko edo kontrako muturreko jarrerak alde batera utzita, proposatzen dizugu zeuk eratzea gai horri buruzko iritzia, dena ez baita zuria edo beltza. Edonola ere, teknologia horren argi-ilunak ezagutzera gonbidatzen zaitugu, zeure begiz ikus dezazun nola eragin dezakeen bideojokoen munduan, bloke-katean joko baten garapenean sartuta daudenek bertatik bertara kontatuta.
Ez galdu aukera hau, eta eguneratu pil-pilean dagoen gai honen inguruko informazioa: kriptodirua eta NFTak bideojokoetan. EE30era arte!
Zer publikori dago zuzendua?
Kriptodiruaren munduan, bloke-kateko jokoen garapenean edo horien iraunkortasunean interesa duen nornahi. Hitzaldia behar bezala jarraitzeko, nahikoa da termino horiei buruzko ezagutza orokorra izatea.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Ingeniaritza Aeroespaziala ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan, eta Automobilgintzako eta Lehiaketa Ibilgailuetako Diseinuko Masterra ere badu. Gaur egun, ordenagailuz lagundutako diseinuan jarduten du Airbus etxearentzat, eta badaramatza urte batzuk bloke-kateko bideojokoak garatzen, zehazki Lord of Myths, Exodus Games etxearekin. Matematika eta estatistikazale amorratua da, eta oso ondo ezagutzen ditu bloke-kateak.
Web: https://www.lordofmyths.com/
Ordutegia: Igandea, uztailak 24, 11:00 - 11:45
DietPi. Raspberri Pi/SBC baten aukera guztiak distro bakarrean
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Sergio Blazquez Lopez (jejo)
Enpresa: Euskalhack
Hitzaldiaren deskribapena:
DietPi PIk distro bakarrean zentralizatu ditu Raspberri/SBC baten aukera ia guztiak.
Eta onena da ez dagoela Raspberri bat eduki beharrik.
Askotariko gailuetan instala daiteke.
DietPirekin, hainbat eratako zerbitzuak muntatu ahal izango ditugu, hala nola streaming-zerbitzariak, bideo-jokoenak, multimedia-zentroak, deskarga-zentroak, segurtasun-sistemak, sistema domotikoak, eta abar.
Eta hori guztia morroi oso intuitiboak baliatuz. Nahi diren funtzioak hautatu besterik ez da egin behar. Multimedia-zentro tipiko bat baino askoz gehiago.
Zer publikori dago zuzendua?
Erdi-mailako erabiltzaileei zein goi-mailakoei.
Kontzeptuak aurreratuak izan arren, erabilitako metodologiak azaldutakoa erraz praktikatzeko aukera ematen du (nabigatzailea erabiltzea, zipak deskonprimatzea, komandoak kopiatzea eta itsastea...).
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Industria-ingeniaria. Mikroinformatikazale amorratua, z80 mikroprozesadoreen garaitik. EuskalHack-eko newbie edo hasiberria da, eta reversingean, pentestingeko laborategiekin eta proba-inguruneetan ematen du denbora librea. Software askearen filosofia defendatzen du, eta jakintza askea hedatzearen aldekoa da.
Web: euskalhack.org
Ordutegia: Igandea, uztailak 24, 12:00 - 12:45
90eko hamarkadako indie-garapena: NoriaWorks
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Jorge Rosado de Alvaro
Enpresa: RetroEuskal
Hitzaldiaren deskribapena:
NoriaWorks 1994an sortu zen, konpainia erabat indie gisa, programatzaile-talde txiki baten ilusioak bultzatuta. Urte gutxi iraun zuen arren, nazioartean ospea lortu zuen, zenbait joko mundu osoan zabaltzea lortu baitzuten, Friendwarerekin elkarlanean.
Espainiako beste konpainia batzuek ez bezala, NoriaWorks-ek berrikuntzaren aldeko apustua egin zuen, eta 8 biten garaia atzean utzi zuen erabat. Hala, arcade motako jokoen eta teknologia berrienaren alde egin zuten. Halaxe osatu zuten "Speed Haste” 1995ean, 3Dko Espainiako lehen jokoa.
Hogei langile izatera iritsi zen NoriaWorks, eta 90eko hamarkadaren erdialdeko Espainiako bideo-jokoen konpainiarik handienetakoa bihurtu zen.
Hitzaldi honetan, NoriaWorks nola sortu zen kontatuko digu Jorgek, eta garapenei buruz hitz egingo digu, bakoitzari buruzko datu teknikoak eta haiekin lotutako pasadizoak tartekatuz.
Zer publikori dago zuzendua?
Denak.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Bideo-jokoen garatzailea da Jorge Rosado, eta ia 30 urteko ibilbidea du. Artean karrera amaitu gabe zuela, NoriaWorks sortu zuen. Konpainia hark 5 joko garatu zituen 5 urte eskasean, eta Espainiako 3Dko lehen jokoaren egilea izan zen ("Speed Haste").
NoriaWorks-eko jarduna amaituta, Hammer Technologies-en aritu zen. Konpainia hark sortu zuen Div Studio mitikoa, 1990eko hamarkadako Unity moduko bat. Harekin hasi ziren programatzaile asko lehen bideojokoak egiten.
Gerora, Dinamic Multimedia-n (PC Atletismo, La Prisión) eta Pyro Studios-en (Praetorians, Commandos Strike Force) aritu zen.
Gaur egun, mugikorretarako jokoak egiten aritzen da ZeptoLab-en.
Ordutegia: Igandea, uztailak 24, 13:00 - 13:45
Data science eta AA: Big techetik mundura
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Iñigo Eraña Marín
Enpresa: NTT Data Europe/Latam
Hitzaldiaren deskribapena:
Etengabe aldatzen ari den mundu batean barrena ibiliko gara, ikusle baten ikuspegitik. Ikusleak egunero ikusten du teknologia, AA hain zuzen, gure bizitza aldatzen ari dela, gu ia ohartu gabe. Baina, teknologia horien garapena eta aurretik haiekin lortutakoa aztertuta, galdera hau sortzen da: nola eragingo diote gure eguneroko bizimoduari enpresa nagusiek proposatzen dituzten testu- eta irudi-prozesamenduko aurrerapenek?
Zer publikori dago zuzendua?
Zehaztasun tekniko handirik gabeko hitzaldia da. Publiko orokorrari zuzendua dago, baina are gustagarriagoa izango da informazio-teknologien profila duten pertsonentzat.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Iñigo Eraña Marín EHUko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduatua da, eta Deustuko Unibertsitatean big data eta Business Intelligence arloetan espezializatua. Gaur egun, datu-ingeniaritzako lanak egiten ari da NTT Data Europe & Latam-en. Ikusmen artifizialaren eta NLParen zale sutsua da.
Web:
Ordutegia: Igandea, uztailak 24, 16:00 - 16:45
Zaldi hegaldunaren arrastoaren atzetik (Pegasus)
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Sergio Blazquez Lopez (jejo)
Enpresa: Euskalhack
Hitzaldiaren deskribapena:
1) Labur-labur eta urratsez urrats azalduko dugu zer egin Pegasus motako aplikazio bati aurre egin behar izanez gero.
2) Bilaketa-sistema bat muntatuko dugu, informazio-iragazpenak aztertzeko eta arakatzeko.
3) Ahal den neurrian, inork detektatu gabe aritzen saiatu behar dugu: aplikazioa ez desinstalatzeko eta arrastoa ezabatzeko.
Espioitza-filmen edo -komikien analogiak erabiliko ditugu, gertakariei erantzuteko kontzeptuak eta auzitegi-azterketak hobeto ulertzeko.
Zer publikori dago zuzendua?
Erdi-mailako erabiltzaileei zein goi-mailakoei.
Kontzeptuak aurreratuak izan arren, azaldutakoa erraz praktikatzeko modukoa izan dadin saiatuko gara, eta ondo dokumentatutako programak erabiliko ditugu. (Beharrezkoa da sistema eragileak instalatzeko eta sareak konfiguratzeko ezagutza).
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Industria-ingeniaria. Mikroinformatikazale amorratua, z80 mikroprozesadoreen garaitik. EuskalHack-eko newbie edo hasiberria da, eta reversingean, pentestingeko laborategiekin eta proba-inguruneetan ematen du denbora librea. Software askearen filosofia defendatzen du, eta jakintza askea hedatzearen aldekoa da.
Web: euskalhack.org
Ordutegia: Igandea, uztailak 24, 17:00 - 17:45
Helium eta haren argi-ilunak
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Rafa Martínez Landa
Enpresa: EuskoByte Elkartea
Hitzaldiaren deskribapena:
Kriptodirua pil-pilean den honetan, jende asko dabil token berriotan, inbertsio- eta etekin-bila.
Helium LoRaWAN protokoloaren barruko munduko sare bat da, 850.000 ekipo baino gehiago dauzka instalatuta, eta HotSpot bat instalatzen duenari ordaintzen dio, zeinak IoT estaldura ematen baitu, eta, era berean, HNT tokena hondatzeko balio baitu.
Gehiegizko oihartzunaren ondorioz, haren aldeko hautua egitera ausartzen diren askok ikusten dute nekez lortzen direla halako aurreikuspen positiboak.
Hitzaldi honetan, gauzak diren bezala kontatzen saiatuko naiz: Ez txanpon-fabrika, ez hondorik gabeko putzua; HNT unibertsora eta esperimentaziora bideratua, eta garapen pertsonala Gauzen Interneten (IoT) munduan.
Zer publikori dago zuzendua?
Esperimentatzeko eta aukerak ikusteko gogoz dauden pertsonei.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Elektronika eta irrati bidezko komunikazioak gustuko dituen gaztea, arlo horretan esperientzia handia duena. EB2DJB bereizgarria duen irratizalea 1988tik. EuskoByt Elkartearen sortzailea, bai eta TheThingsNetwork eta Helium sareen bultzatzailea ere.
Ordutegia: Igandea, uztailak 24, 18:00 - 18:45
Frame bat deskonposatzen
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Aitor Camacho Larrondo
Hitzaldiaren deskribapena:
GPU edo prozesadore grafikoaren bidez (GPUaren pipelinea) pantailan irudiak sortzeko beharrezkoa den prozesua azaltzea. Prozesuaren berri eman ondoren, erabilitako teknikak eta framearen konposizioa aipatu behar dira.
Zer publikori dago zuzendua?
Jokoetako, simulazioetako eta abarretako frameak nola sortzen diren jakin nahi dutenei. Ez da beharrezkoa aldez aurretik gaiaren berri izatea.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
DigiPen Europe-Bilbao zentroan graduatua 2019an. Freelance gisa jardun zuen karrera profesionalaren hasieran, eta Oculus etxerako proiektu batean jardun zuen bost hilabetez. Proiektua amaitu ondotik, 2 AAA garatzen parte hartu zuen Ubisoft Berlinen 2019-2020 bitartean, eta kontsoletarako jokoak optimizatzen aritu zen. 2021ean, Arm etxerako aritu zen, eta Arm Mali saileko GPUetarako driverrak optimizatu zituen. Gaur egun, grafiko-aholkulari gisa dihardu Lunar G etxean.
Ordutegia: Igandea, uztailak 24, 19:00 - 19:45