Euskal Encounterrek 30. edizioa ospatuko du hainbat berrikuntzarekin eta Opengunearen itzulerarekin. Teknologia berrien arloko profesional eta zaleen Estatuko topaketarik handienak milaka lagun bilduko ditu Barakaldoko BECen uztailaren 22tik 25era. Nobedadeen artean, azpimarratzekoa da ‘Streaming’ atal berria, eduki-sortzaileei zuzendua. Arlo berriarekin batera, aurreko urteetan antolatutakoak mantenduko dira: sormen digitala, hardwarea, software librea, jokoak eta beste jarduerak deritzona, zeinak ekintza ludikoenak biltzen dituen.