A. Parte hartzeko modua
1. Cosplay-lehiaketa uztailaren 23an egingo da, larunbata, OpenGuneko agertoki nagusian; parte hartzeko oinarri hauetan ezartzen diren kondizioak beteko dira. Parte-hartzaileek, parte hartu ahal izateko, puntu honetan adierazten den tokian eta orduan egon beharko dute; ez badaude han ordu horretan, automatikoki deskalifikatuta geratuko dira, eta ez dute aukerarik izango epaimahaiaren saria jasotzeko.
Lehiaketa honetan parte hartzeko, beharrezkoa da 16 urte beteak izatea.
Ohar GARRANTZITSUA: lehiaketa hau Euskal Encounterreko Agertoki Nagusian egiten denez, NAHITAEZKOA da Partyan sartzeko behar bezala akreditatuta egotea. Ez ahaztu parte hartzea baieztatzen duzun bitartean zure eguneko sarrera eskatzea Openguneko Informazio Standean. Pase horrek ez du kosturik cosplay lehiaketetako parte-hartzailearentzat.
B. Tokia
1. Lehiaketa uztailaren 23an egingo da, larunbatez, 18:00etan, Euskal Encounterreko OpenGunean, zeina 2022ko uztailaren 22a eta 25a bitartean egingo baita. Agertoki nagusiaren ondoan egon behar dute parte-hartzaileek lehiaketa baino ordubete lehenago (hau da, 17:00etan), epaimahaiak jantziak azter ditzan. Epaimahaiaren azterketaren ondoren, parte-hartzaileak ilaran jarriko dira (18:00etatik aurrera) agertokirako sarbideetako batean, eta txanda-ordenaren arabera itxarongo dute.
C. Izen-emateak
1. Izen-emateak bide telematikoz egingo dira adierazitako egunetik aurrera, eta 20 toki bete arte, eta erreserbako beste 10 toki, parte-hartzaileren batek huts egingo balu ere.
20 toki nagusiak betetzen direnean (izen-emate oro telematikoki egin behar da), erreserbako 10 toki esleituko dira izen-emateko ordenaren arabera, parte-hartzaileren bat ez bada etortzen, haren tokia emateko.
· 20 toki nagusietako bat esleitzen zaion parte-hartzaileren bat ez bada joaten lehiaketara, antolakuntza harremanetan jarriko da erreserbako parte-hartzaileekin, izen-emateko ordenaren arabera.
· Era berean, erreserbakoek lehiaketan parte hartzeko moduan egon beharko dute uztailaren 23ko (larunbata) 15:00etatik 17:00etako azterketa baino ordu-erdi lehenago arte.
· Parte-hartzaileek ezin badute lehiaketan parte hartu, ahalik eta lasterrena adierazi beharko diote antolakuntzari, hurrengo parte-hartzaileari (izen-emateko ordenaren arabera) deitu ahal izan diezaioten.
Online izen-emateak dauden plazak gainditzen baditu (20 plaza nagusi + 10 erreserbako), izen-ematea itxita geratuko da. Adierazitako tokiak bete ostean, ez da onartuko parte hartzeko eskaera gehiago.
2. Ekitaldiaren webgunean jakinarazten denean izen-ematea ireki dela, parte-hartzaileek mezu bat bidali beharko dute Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora, gaian COSPLAY jarrita. Izen-emateko inprimaki bat bidaliko zaie, eta bakoitzak bete beharko du bere datu pertsonalekin eta harremanetarako datuekin, eta adierazi beharko du bakarka edo taldean parte hartuko duen, zer pertsonaia antzeztuko duen lehiaketan, atrezzorik eramango duen, etab. Saioan audio bat edo bideo bat erabili nahi badute, mezu elektronikoan erantsi beharko dute MP3 bat (audiorako) edo MP4 bat (bideorako). Fitxategiak 20 MB baino gehiago baditu, parte-hartzaileak Wetransfer-erako, Dropbox-erako edo antzeko baterako esteka bat jarri beharko du, antolakuntzak fitxategia deskargatzeko, lehiaketan bertan Windows Media edo VLC erabiliz erreproduzi daitekeena. Bideoek 720p edo 1080p bereizmena izatea gomendatzen da, agertokiko pantailan ikuspen optimoa izateko.
3. Web bidez izena eman duten parte-hartzaile guztiek izen-ematea AURREZ AURRE BERRETSI beharko dute Openguneko Informazio standean; uztailaren 23an, larunbata, egin beharko dute, 10:00etatik hasita 16:30 baino lehen. Txanda-zenbaki bat emango zaie izen-ematea berresten dutenean, eta eguneko sarrera bat Partyko esparrura sartzeko. Egun eta ordu horretatik aurrera ez da onartuko parte-hartzaile gehiago, eta parte-hartzeko zerrendak itxiko dira. Esate baterako, web bidez izena eman duen cosplayer batek ez badu berresten OpenGunean, 16:30 baino lehen, lehiaketara joango dela, ez dela agertu jasoko da, eta erreserbako parte-hartzaile bati emango zaio haren tokia.
4. Cosplayerrek bakarka edo taldean desfilatu dezakete. Cosplayak bakarka baloratuko dira, ez taldean. Talde bateko kideen gehieneko kopurua 4 pertsonakoa izango da.
5. Lehiaketan parte hartzeko ordena ezarriko da jantzien azterketaren aurretik, izen-emateko ordenaren arabera; nahitaezkoa da jantzien azterketara joatea.
D. Cosplay-lehiaketa
1. Saio bakoitzak gehienez 3 minutuko iraupena izango du, eta musika eta/edo bideoa lehiaketaren antolatzaileek bakarrik hautatuko dute, izen-ematean saiorako audio edo bideoak erantsi dituztentzat izan ezik.
2. Jatorri guztietako cosplayak onartuko dira, FanArt eta Genderbend oinarri dutenak barne, hezur eta haragizko antzezpenak eta norberaren diseinuak, betiere erreferentziako irudi xehatua badute eta manga, anime, bideo-joko eta animazioko eta irudi errealeko telesail eta filmetako gaiekin erlazionatuta badaude.
3. Onartzen dira norberak sortutako pertsonaiak edo besteen sorkuntzetan oinarritutakoak, betiere zerikusia badute lehiaketako gai nagusiarekin eta baliozko erreferentziako irudi bat aurkezten bada.
4. Lehiaketako izen-ematea on line egiten denean, parte-hartzailearen datuekin bete beharreko txostenarekin batera, entregatu beharko da kosplay egingo zaion pertsonaiaren edo taldearen erreferentziazko irudi bat, eta kosplayerraren edo taldearen argazki bat berezko eran, aurkezpen-bideoak muntatzeko.
5. Sarituko diren kategoriak:
· Banakako cosplay onena
· Taldekako cosplay onena
· Aipamen berezia: Epaimahaiaren esku dago aipamen berezia eman ala ez.
E. Sariak
Lehiaketaren webguneko sarien atalean agertuko dira sariak.
F. Debekatutako materiala
1. Debekatuta daude eszena zikindu dezaketen gauzak, jaietako artikuluak (konfeti-jaurtitzaileak eta antzekoak), likidoak eta material piroteknikoa. Parte-hartzaileren batek halako materialak erabiltzen baditu, automatikoki deskalifikatuko da.
2. Armen Araudia onartzen duen 137/1993 Errege Dekretuaren arabera, erabat debekatuta dago parte-hartzaileek ikuskizunean erabiltzea suzko eta metalezko armak, objektu mingarriak eta halakoen itxura duten imitazioak.
3. Debekatuta dago, halaber, pertsonen segurtasuna arriskuan jar dezaketen material arriskutsuak erabiltzea, hala nola material piroteknikoa eta sukoia. Armen imitazioak onartuko dira baldin eta plastikoz, kartoiz eta lehiakideentzat eta publikoarentzat arriskurik ez duten bestelako materialez eginak badira.
G. Beste batzuk
1. Parte-hartzaileek Euskal Encounterri lagatzen dizkiote, erabat eta esklusiboki, Euskal Encounterreko ikus-entzunezkoen lantaldeak ateratako bideo eta argazkien eskubideak, mundu osoan erabili ahal izateko eta irudi-eskubideei aplikatu beharreko legeetan aurreikusten den gehieneko eperako.
2. Euskal Encounterrek irudiak ustiatzeko (erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean jartzea eta eraldatzea) eskubidea izango du ekitaldirako bakarrik, eta dokumentazioa egoki deritzon edozein euskarritan ustiatu ahal izango du; irudien erabilera horrek parte-hartzaileei ez die ekarriko ordainsaririk eta onurarik, irabazten duten saria izan ezik.
H. Epaimahaia
1. Cosplay Contest lehiaketako (Euskal Encounterreko oinarri hauetan ezarritakoaren arabera egingo da) epaimahaia esperientzia handiko cosplayerrek eta nazioarteko lehiaketetako irabazleek osatuko dute.
2. Jantzien azterketan, epaimahaiak kontuan izango du jantziak sortzeko prozesuari buruzko informazioa, parte-hartzaileak kontatua.
3. Parte-hartzaile guztiei azterketa bat egingo zaie lehiaketaren aurretik. Azterketan, interpretatuko duten pertsonaiaren erreferentziako irudia izan beharko dute, gailu mugikor batean, edo inprimitutako irudi bat, epaimahaiak eskatzen badu ere. Izen-emate telematikoan irudi hori entregatzen ez duten parte-hartzaileak ez dira baloratuko.
4. Epaimahaiak puntuazio osoaren % 60 emango die cosplayen kalitateari eta ikusgarritasunari, eta gainerako % 40 atrezzoari eta saioko jardunari emango zaie.
5. Epaimahaiaren erabakia ezeztaezina izango da.
I. Parte-hartzeko iruzurra
1. Antolakuntzak eskubidea du edozein lehiakide lehiaketa honetatik kanpo uzteko, baldin eta lehiakideak iruzurra egin izanaren zantzuak badaude.
2. Antolakuntzak eskubidea du, halaber, lehiakideak lehiaketatik kanpo uzteko, iruzkin desegokiak esan/idazten badituzte.
3. Lehiaketan parte hartzeko profil faltsuak edota bestelako iruzur-mekanismoak erabiltzen dituzten parte-hartzaileak ere lehiaketatik kanpo utziko dira.
4. Antolakuntzak eskubidea du irabazten duten parte-hartzaileei nortasuna egiaztatzeko dokumentu ofizialak eskatzeko.
J. Ezinbesteko kasuak
1. Antolakuntzak eskubidea du lehiaketa bertan behera uzteko, baldin eta horretarako ezinbesteko kasuren bat gertatzen bada. Kasu horretan, lehiaketa bertan behera uzten bada, ezingo da egin inolako erreklamaziorik.
K. Oinarriak aldatzea
1. Antolaketak eskubidea du edonoiz sustapen-oinarri hauek aldatzeko, kentzeko eta gehitzeko.
L. Oinarriak onartzea
1. Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du oinarri hauek onartzen direla, eta epaimahaiak eskumena du aurreikusi gabeko edozein gertaera konpontzeko.