- Gaurtik uztailaren 25era bitartean garatuko den partyak bere 30. edizioa ospatuko du 300 jarduera baino gehiagorekin: sormen digitala, streaminga, bideojokoak, software librea eta hardwarea bezalako arloak jorratuko dituzte. Inaugurazio ofiziala baino ordu batzuk lehenago hartu dute beren lekua parte-hartzaileek, eta nabaria da Euskal Encounterren normaltasuna berreskuratzeko gogo handia dutela zaleek.
- Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendariak adierazi duenez, Lakuak Euskal Encounter bezalako ekimenak babestearen alde apustu egiten jarraitzen du, gaitasun digitalak eta talentu teknologikoaren garapena sustatzeko estrategiarekin guztiz bat baitatoz.
- Bestalde, Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko diputatuak antolakuntza zoriondu eta 3.000 ordenagailu baino gehiago biltzen dituen topaketa honen garrantzia nabarmendu du, eraldaketa teknologiko digitala bultzatzen laguntzen baitu. Zehazki, parte-hartzaileek esperientziak eta ezagutzak trukatzeko aukera izango dutela azpimarratu du.
- Era berean, Koldo Unanuek, Euskalteleko Marketin zuzendariak, 30 edizio etenik gabe ospatzearen erronka goraipatu du, eta telekomunikazioen euskal konpainiak ekitaldiari konexiorik onena ematen jarraitzeko duen konpromisoa berretsi du.
- Euskaltel Fundazioak antolatzen du Euskal Encounter, Eusko Jaurlaritzaren (SPRIren bidez), Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskaltelen babesarekin. Telekomunikazioen euskal konpainiak eskaintzen du parte-hartzaileentzako internet-konexio bizkorra, segundoko 60Gb-ekoa.
Hogeita hamargarren Euskal Encounter topaketa teknologikoak milaka zale elkartu ditu Barakaldoko BECen. Etenik gabeko lau egunez gozatzeko prest agertu dira, eta 300 jarduera baino gehiagotan parte hartzako aukera izango dute arlo anitzetan: sormen digitala, streaminga, bideojokoak, software librea eta hardwarea, besteak beste. Inaugurazio ofiziala baino ordu batzuk lehenago hartu dute beren lekua parte-hartzaileek, eta nabaria da Euskal Encounterren normaltasunera bueltatzeko gogo handia dutela zaleek.
Murrizketarik gabeko formatu presentzialera itzuli da bilkura teknologikoa, eta, hala, hain ezaguna den irudi ikonikoa berreskuratu du: BECeko 5. pabiloiko 21.000 metro koadroak pantailaz eta jendez gainezka, esperientziak eta ezagutzak trukatzeko prest.
Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendariak adierazi duenez, Lakuak Euskal Encounter bezalako ekimenak babestearen alde apustu egiten jarraitzen du, gaitasun digitalak eta talentu teknologikoaren garapena sustatzeko estrategiarekin guztiz bat baitatoz.
Bestalde, Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko diputatuak antolakuntza zoriondu eta 3.000 ordenagailu baino gehiago biltzen dituen topaketa honen garrantzia nabarmendu du, eraldaketa teknologiko digitala bultzatzen laguntzen baitu.
Era berean, Koldo Unanuek, Euskalteleko Marketin zuzendariak, 30 edizio etenik gabe ospatzearen erronka goraipatu du, eta telekomunikazioen euskal konpainiak ekitaldiari konexiorik onena ematen jarraitzeko duen konpromisoa berretsi du.
Azkenik, Sabino San Vicente Euskaltel Fundazioko zuzendari eta partyaren koordinatzailea pozik agertu da bilkuraren ohiko formatura itzultzeagatik, edukiera mugarik gabe. Opengunea, gainera, berriz ere presentziala da eta herritarrek bertaratzeko aukera dute eskaintza zabalaz gozatzeko: errealitate birtual, bideojoko, streaming, hardware eta droneen guneak aurki daitezke bertan. Sarrera libreko gune honetan ere hitzaldi eta tailerrak daude, interesa duen edonorentzat.
Bere lehen egunean, Euskal Encounterrek edizio honetako berritasun nagusiak jarri ditu martxan: Streaming atala eta Puntu Morea. Azken hori gune fisiko zein birtuala da eta eraso sexistak ekiditea du helburu, baita jarrera homofobo edo arrazistak ere. Era berean, abian da EncounterTV programa, hitzorduaren jarraipena egin eta gaurkotasunezko edukiak lantzeko.
Euskaltel Fundazioak antolatzen du Euskal Encounter, Eusko Jaurlaritzaren (SPRIren bidez), Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskaltelen babesarekin. Telekomunikazioen euskal konpainiak eskaintzen du parte-hartzaileentzako internet-konexio bizkorra, segundoko 60Gb-ekoa.