Zortzi urte barru fabrikatuko diren autoak guztiz elektrikoak izango dira, Euskal Encounterren iragarri dutenez

  • Mikel Agirregabiria Agirre fisikari teoriko eta AUVEko (Ibilgailu Elektrikoen Erabiltzaileen Elkartea) presidenteak defendatu du ibilgailu elektrikoak direla “aukera bideragarri bakarra” errekuntza-motorrei dagokienez.
  • Javier Arribas eta José Félix Jiménez Justo Exodus Games-eko arduradunek NFTen inguruan ziurgabetasun handia dagoela onartu dute, baina horien erabilera egokiak abantaila handiak dakartzala defendatu dute, beren balioa inflazioan oinarritzen duten aktibo soiltzat jotzen dituztenek uste dutenaren aurka.
  • NTT Data Europe/Latam-eko Iñigo Eraña Marínek aurreratu duenez, 3-4 urtetan adimen artifizialeko honako teknologiak sartuko dira merkatuan: denbora errealean edozein hizkuntzara itzultzeko aukera emango duten errealitate areagotuko betaurrekoak; testu idatzitik abiatuta orain arte ikusi ez dugun konplexutasun eta xehetasun maila izango duten irudiak sortzeko sistemak; baita testu automatikoa sortzeko sistemak ere, nahi den gaiari buruz eta zehaztutako ezaugarriekin.
  • EuskalHack elkarteko Sergio Blázquez Lópezek gure ordenagailuak eraso ditzaketen espioitza-aplikazioak nola hauteman azaldu du, eta informazio-ihesa detektatzeko, aztertzeko eta arakatzeko jarraibideak eman ditu erasotzaileen arreta deitu gabe. Hala ez dute aplikazioa desinstalatzeko eta haren arrastoa ezabatzeko denborarik izango.


Auto elektrikoa alternatiba bideragarri bakar gisa, Pegasus bezalako malwarearekin gauzatutako zibererasoak, NFTen aplikazioa bideojokoetan eta adimen artifizialaren aurrerapenak izan dira Euskal Encounterreko hitzaldi eta tailerretan jorratutako gai nagusietarikoak. Euskaltel Fundazioak antolatu du euskal hitzordu teknologiko handia Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren (SPRIren bitartez) eta Euskaltelen babesarekin.

Mikel Agirregabiria Agirre fisikari teoriko eta AUVEko (Ibilgailu Elektrikoen Erabiltzaileen Elkartea) presidenteak esan du ibilgailu elektrikoak direla “aukera bideragarri bakarra” errekuntza-motorrei dagokienez. Bere ustez, 8 urte barru fabrikatuko diren autoen % 100 elektrikoak izango dira eta erregaia hartzeko puntuak biderkatu egingo dira. Ildo horretan, adierazi duen bezala, eskaintza-eskariaren eta legediaren bilakaera erabakigarriak izango dira “planetaren eta gizateriaren osasuna eta jasangarritasuna babesten laguntzeko”.

Euskal Encounterren eskainitako hitzaldian adierazi duenez, automobilgintza industriak ere onartu du EACSY paradigma (elektrikoa, autonomoa, konektatua, partekatua eta eguneratua), “nahiz eta iraganean errekuntza-motorretan egindako inbertsioak direla-eta eredu horren alde egiten jarraitzen duten”.

Agirregabiriak, zeina EHUko Matematika eta Zientzia Esperimentalen Didaktikako irakasle ere baden, gizarteratuta dauden “sasi-topikoak” baztertu ditu: auto elektrikoen segurtasunari buruzko zalantzak, ustezko autonomia eskasa, erregaia hartzeko zailtasunak eta ibilgailuen kostu handia. Aitzitik, autoak kargatzeko denborak gero eta txikiagoak direla eta autonomia handiagoa dutela ziurtatu du, baita ibilgailuen segurtasuna "izugarria" dela eta horiek erabiliz aurreztu egiten dugula ere. Gainera, ukatu egin du hibridoak alternatiba baliagarriak direnik, “bi ereduen desabantailak batzen baitituzte”.

Kriptomoneten eta horien oinarrian dagoen teknologiaren mundua ere aztergai izan da Euskal Encounterren. Javier Arribasek eta José Félix Jiménez Justok, Exodus Games-eko arduradunek, azaldu dute bideojokoen sektorea bateratzen hasia dela blockchain eta NFT teknologiekin, pixkanaka marka handiak sartzen ari baitira bideojokoen arloan, baita sistema egonkor eta iraunkorra eskaintzen ahalegintzen diren proiektuak ere. Gainera, Exodus Games enpresa garatzen ari den joko bat aurkeztu dute, Lord of Myths, non ekonomiaren oreka egokia zehatz-mehatz aztertzen den.

Javier Arribas eta José Félix Jiménez Justo Exodus Games-eko arduradunek NFTen inguruan ziurgabetasun handia dagoela onartu dute, baina horien erabilera zuzenak abantaila handiak dakartzala defendatu dute, beren balioa inflazioan oinarritzen duten aktibo soiltzat jotzen dituztenek uste dutenaren aurka. Onura horien artean dago ondasun ukigarrien jabetza blockchain bidez erregistratzeko aukera, betiere indarrean dagoen legediak baimentzen badu.

Adimen artifiziala ere protagonista izan da partyan. NTT Data Europe/Latam elkarteko Iñigo Eraña Marínek teknologia honen hazkundeak gure eguneroko bizitzan izango dituen ondorioak aztertu ditu. Bere ustez, 3-4 urtetan adimen artifizialeko honako teknologiak sartuko dira merkatuan: denbora errealean edozein hizkuntzara itzultzeko aukera emango duten errealitate areagotuko betaurrekoak; testu idatzitik abiatuta orain arte ikusi ez dugun konplexutasun eta xehetasun maila izango duten irudiak sortzeko sistemak; baita testu automatikoa sortzeko sistemak ere, nahi den gaiari buruz eta zehaztutako ezaugarriekin.

Bestalde, EuskalHack elkarteko Sergio Blázquez Lópezek, Pegasus motako espioitza aplikazioak gure ordenagailuetan detektatzeko moduari buruzko informazioa eman du. Horretarako, malware honekin infektatuak izan garen jakiteko aukera ematen duten aplikazioak daude. Blázquezek hitzaldian parte hartu duten informatika-segurtasuneko adituei erasotzaileen arreta deitu gabe informazio-ihesa detektatzeko, aztertzeko eta arakatzeko jarraibideak eman dizkie. Hala, gaizkileek ez dute aplikazioa desinstalatzeko eta haren arrastoa ezabatzeko denborarik izango.

Antolatzailea

Euskaltel Fundazioa
Euskalamiga Elkartea

Ahotsa:

943-533696 (9:00-13:30 eta 15:30-19:30 CET, astelehenetik ostegunera eta 9:00-13:30 ostiraletan)

IRC auzo ofizialak:

IRC-Hispano
#euskal
QuakeNet
#euskal

Edozein galdererako:

olatz@euskalencounter.org

Prentsa arduraduna:

Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 688 92 90 88
E-mail: press@euskalencounter.org
 
 
 
 
 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch