Aurten, Arte Digitaleko lehiaketa berri bat izango dugu: Voxel Art. Orduak eta orduak ematen badituzue Minecraften unibertsoak sortzen, eta, gainera, gustuko baduzue hiru dimentsioko grafikoak sortzea kuboak metatzeko teknikaren bidez... hauxe da zuen lehiaketa!
Voxel Art zer den jakin nahi baduzue eta modu errazean nola egin asmatu nahi izanez gero, ez galdu Aki etxeak Euskal Encounterren 29. edizioan emandako hitzaldia. Hementxe utziko dizuegu: #EE29 | Voxel Art azaltzen Magicalvoxel baliatuz, bideojokoetarako
Lanen aurkezpena: Partehartzaile bakoitzak izena eman eta lana Intranetera igo beharko du, parte hartu nahi duen kategorira. Bere lana ondo igo duela egiaztatu dezake ere.
Voxel Arta zuzenean sortuko da gure ordenagailuan, horretarako softwarea erabiliz (MagicalVoxel, MegaVoxels, Qubicle, eta abar), eta saguak, arkatz optikoak eta tableta digitalizatzaileak baliatu ahalko dira lanerako.
Ez da onartzen hiru dimentsioko eredu bat voxel bihurtzea; artistak zuzenean sortu beharko du pantaila gainean, eta hala lortu behar du Voxel Arta egitea.
Irudia azken urteetan zehar edo azken orduan partyan bertan egin daiteke, partehartzaile bakoitzak eman duen denbora ez bait da kontutan izango, azkeneko emaitza baloratuko da. Voxel Art bat denbora-tarte motz batean egiteko Fast Voxel Art lehiaketan parte hartzera anima zaitezkete.
Egileak .VOX fitxategia, proiektuaren pantaila-argazki bat eta azken renderra (lehiaketan parte hartzen duena) entregatu beharko ditu pantailetan proiektatzeko, eta gutxienez bost .VOX fitxategi ere aurkeztu beharko ditu, Voxel Arta sortzeko prozesuaren urratsak erakusteko. Honela egongo dira zenbakituta: Amaierako .VOX fitxategiaren izena GOGO.VOX baldin bada, urratsak azaltzeko artxiboek izen hauek izango dituzte, hurrenez hurren: GOGO01.VOX, GOGO02.VOX, … GOGO05.VOX eta GOGO06.VOX. Zaharrenetik berrienera joango dira: GOGO01.VOX izango da lehenbizikoa, gutxien landutakoa, eta GOGO06.VOX, berriz, amaierako fitxategia, lehiatzen dena.
Lanak fitxategi konprimatu batean (ZIP) entregatu behar dira, erabili diren programen eta tekniken azalpen labur bat (hiru lerrokoa, gehienez ere) duen txt batekin batera.
Aurreko urratsak ere erakutsiko zaizkio epaimahaiari.
Egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.
Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs-en erabilera-baimenarekin aurkeztu behar dira lanak, baita egileak bestelako baimenen bat (edo batere ez) aipatzen badu ere.
Originalak eta royaltyrik gabeak izan behar dute lanek, eta inongo lehiaketatara aurkeztu gabeak.
Antolatzaileek izendatutako epaimahai batek baloratuko ditu aurkeztutako lanak, hauen teknika, originaltasuna eta kalitate artistikoa irizpide nagusi direla. Eskubidea du epaimahaiak saria eman gabe uzteko, baldin eta iruditzen bazaio lanen kalitatea ez dela behar adinakoa.
Ezin zaio apelaziorik aurkeztu epaimahaiaren erabakiari.
Araudi Orokorra du osagarri araudi honek.
Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.