Euskal Encounter 30-an honako hitzaldi eta jarduera hauek izango ditugu. Guztiak Partyplaceko Erabilera Anitzeko Gunean egingo dira.
* Oharra: jarduera bakoitzaren ordutegia Euskal Encounter 30-ko egitarau ofizialean argitaratuko da eta webgunean, Intranetean eta pantailetan iragarriko da.
Uztailak 22, ostirala
Saileko jardueren aurkezpena
Hitzaldi labur honetan, ekitaldian egingo ditugun jarduerak eta haiei buruzko azken berrikuntzak azalduko dituzte Software Librearen saileko antolatzaileek.
Hack It / Solve It How-to
Aurreko edizioetan klasiko bihurtu den ordubeteko hitzaldi hau emango dugu berriz ere. Zuen zalantzak eta maila batzuk argituko ditugu, eta Hack It / Solve It lehiaketan parte hartzeko aholkuak emango ditugu. Parte hartzen duzun lehen aldia izan edo ez, oso gomendagarria da parte hartzea, azken nobedadeen berri izateko.
Jarduera honen amaieran, Hack It / Solve It-en ohiko hasierako bilera egingo dugu, eta, ondoren, lehiaketa hasiko da.
Uztailak 24, igandea
Debrief Software Librea EE30
Ordubeteko bilera egingo dugu, eta Hack It / Solve It mailen soluzioen berri emango dugu. Elkarrekin hitz egiteko denbora izango dugu, eta parte-hartzaileek sailari eta jarduerei buruz duten balorazioa emateko aukera izango dute.