Klip biralenaren saria

Komunikabide berriek eraldatu egin dituzte edukiak sortzeko modua eta sortzaileen eta kontsumitzaileen arteko interakzio-bideak. Alabaina, ikus-entzuleak dira oraindik ere adierazle kritikoetako bat sortzaileentzat. Kategoria honetan, ekitaldian garatu diren bideoetatik pertsona-kopururik handienarengana iritsi dena eta erreprodukzio gehien lortu dituena sarituko da.

Lehiaketaren oinarriak

Izena party.net atarian emango da, eta aurkeztu nahi duen orok dagokion kategoriara jo beharko du.

Parte-hartzaileak aurkeztutako materialen eskubideak izan behar ditu; hau da, aurkezten duen kliparen egilea izan behar du.

Euskal Encounterren sortutako klipik biralena aurkeztea baloratuko da (bisita gehien dituena).

Antolatzaileek izendatutako epaimahai bat arduratuko da parte-hartzaileek ekitaldiaren araudia betetzen dutela ziurtatzeaz. Gerta liteke lehiaketa irabazlerik gabe geratzea, epaimahaiak iritziz gero jasotako lanen kalitatea eskasa edo gustu txarrekoa dela.

Araudi Orokorra du osagarri araudi honek.

Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.

Lanak entregatzea

Parte-hartzaileek intranetean eman beharko dute izena, eta zer kategoria, lehiaketa edo jardueratan parte hartu nahi duten adieraziko dute. Parte-hartzailea da entregaren azken arduraduna, eta egiaztatu behar du behar bezala kargatu dela entregatzen duena.

Klip hori .mp4 fitxategi batean emango da, eta, horretaz gainera, .txt batean jasoko da dagokion webgunera ematen duen esteka (Twitch, Instagram, TikTok). Edukiaren estatistikek agerian egon behar dute.

Klipek hiru minutu iraungo dute gehienez, eta parte-hartzaile bakoitzeko sarrera bakarra onartuko da.

Sariak

Sariak eskudirutan:

Dirutan emango diren sariek dagozkien atxikipenak izango dituzte indarrean dagoen legeriaren arabera. Kasuan-kasuan aplikagarri den beste edozein zeharkako zerga ere zenbatekoaren barruan dagoela joko da.

Banku-transferentzia bidez egingo dira ordainketak. Ordainketa egiteko behar diren datuak posta elektronikoz bidali behar zaizkio ekitaldiaren antolatzaileari, adierazitako epean.

Hauek izango dira sariak:

  1. postua: 150 € eta urrezko domina.
  2. postua: 100 € eta zilarrezko domina.
  3. postua:   50 € eta brontzezko domina.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch