Caster-Lehiaketa (Komentaristak)

Kirol elektronikoek jokalariak izaten dituzte protagonista, eta, beste ikuskizun orok bezalaxe, publikoa eta zaleak dira oinarri. Bi horiek konektatzeko eta zerbitzarian gertatzen dena jendeari kontatzeko, komentaristak edo casterrak aritzen dira. Lehiaketa honetan, komentarista onena sarituko da, bai ikuspuntu teknikotik, bai ikuskizunari dagokionez bakarrik, erronka handia izaten baita gertatzen dena modu erakargarrian kontatzea eta publikoarekin konektatzea.

Lehiaketaren oinarriak

Izena party.net atarian emango da, eta aurkeztu nahi duen orok dagokion kategoriara jo beharko du.

Antolatzaileek emaniko klipa (esteka) komentatu behar du parte-hartzaileak.

Antolatzaileek izendatutako epaimahai bat arduratuko da parte-hartzaileek ekitaldiaren araudia betetzen dutela ziurtatzeaz. Gerta liteke lehiaketa irabazlerik gabe geratzea, epaimahaiak iritziz gero jasotako lanen kalitatea eskasa edo gustu txarrekoa dela.

Araudi Orokorra du osagarri araudi honek.

Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.

Lanak entregatzea

Parte-hartzaileek intranetean eman beharko dute izena, eta zer kategoria, lehiaketa edo jardueratan parte hartu nahi duten adieraziko dute. Parte-hartzailea da entregaren azken arduraduna, eta egiaztatu behar du behar bezala kargatu dela entregatzen duena.

Klipa .mp4 fitxategi batean entregatuko da, eta nahasturik aurkeztuko dira komentarioen audioak eta antolatzaileek emaniko bideoa. Aukeran, 4:3 edo 16:9 formatuko bideoa sartu ahal izango da, betiere kliparen jarraipena galarazten ez badute eta eszenako azalera guztizkoaren % 10 baino txikiagoa bada.

Parte-hartzaile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.

Sariak

Eskudirutan emaniko sariaz gainera, komentarista-lehiaketaren irabazleak kontuan hartuko dira jaialdiko jarduerak zuzenean komentatzeko; esate baterako, joko-lehiaketetako finaletan.

Sariak eskudirutan:

Dirutan emango diren sariek dagozkien atxikipenak izango dituzte indarrean dagoen legeriaren arabera. Kasuan-kasuan aplikagarri den beste edozein zeharkako zerga ere zenbatekoaren barruan dagoela joko da.

Banku-transferentzia bidez egingo dira ordainketak. Ordainketa egiteko behar diren datuak posta elektronikoz bidali behar zaizkio ekitaldiaren antolatzaileari, adierazitako epean.

Hauek izango dira sariak:

  1. postua: 150 € eta urrezko domina.
  2. postua: 100 € eta zilarrezko domina.
  3. postua:   50 € eta brontzezko domina.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch