Overlay Lehiaketa

Ikus-entzuleei zuzeneko bat aurkeztean, garrantzitsua da haien arreta piztea eta atxikimendua sortzea, hala lortzen baita komunitatea sortzea eta haztea. Horrenbestez, garrantzitsua da gure streamaren itxura. Lehiaketaren gakoa izango da overlay bat sortzea eta aurkeztea: hura izango da zure streamaren irudi nagusia.

Lehiaketaren oinarriak

Izena party.net atarian emango da, eta aurkeztu nahi duen orok dagokion kategoriara jo beharko du.

Antolatzaileek izendatutako epaimahai batek baloratuko ditu aurkeztutako lanak, eta oinarri gisa hartuko dituzte teknika, originaltasuna, kalitate artistikoa, koherentzia eta streama ikusteko oztoporik ez sortzea; era berean, gerta liteke lehiaketak irabazlerik ez izatea, epaimahaiak iritziz gero lanen kalitatea eskasa dela.

Araudi Orokorra du osagarri araudi honek.

Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.

Lanak entregatzea

Parte-hartzaileek intranetean eman beharko dute izena, eta zer kategoria, lehiaketa edo jardueratan parte hartu nahi duten adieraziko dute. Parte-hartzailea da entregaren azken arduraduna, eta egiaztatu behar du behar bezala kargatu dela entregatzen duena.

Gomendatutako bereizmena: 1920 x 1080.
Onartutako formatuak: .mp4, .gif, .mov, .webm, eta OBSarekin bateragarriak diren bestelako formatuak.
Material guztiek bateragarriak izan behar dute OBSarekin.

Sariak

Sariak eskudirutan:

Dirutan emango diren sariek dagozkien atxikipenak izango dituzte indarrean dagoen legeriaren arabera. Kasuan-kasuan aplikagarri den beste edozein zeharkako zerga ere zenbatekoaren barruan dagoela joko da.

Banku-transferentzia bidez egingo dira ordainketak. Ordainketa egiteko behar diren datuak posta elektronikoz bidali behar zaizkio ekitaldiaren antolatzaileari, adierazitako epean.

Hauek izango dira sariak:

  1. postua: 75 € eta urrezko domina.
  2. postua: 50 € eta zilarrezko domina.
  3. postua: 25 € eta brontzezko domina.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch