Alerten Lehiaketa

Garrantzitsua da stream batean parte hartzen eta laguntzen duen jendeari ikusgarritasuna ematea, konfiantza eta komunitatea sortu ahal izateko. Hori onartzeak mesede garbia egin diezaioke streamer bati. Horretarako elementu polita dira jakinarazpenak eta alertak.

Lehiaketaren muina izango da stream bidez erabiltzeko alertak sortzea eta aurkeztea (jarraipena, harpidetza, elkarrekintza, dohaintza, raid/host eta abarretarako alertak).

Lehiaketaren oinarriak

Izena party.net atarian emango da, eta aurkeztu nahi duen orok dagokion kategoriara jo beharko du.

Konposizioan kontuan hartu beharreko ezaugarriak jardueraren deskribapenean argitaratuko dira, intranetean eman ondoren.

Antolatzaileek izendatutako epaimahai bat arduratuko da parte-hartzaileek ekitaldiaren araudia betetzen dutela ziurtatzeaz. Gerta liteke lehiaketa irabazlerik gabe geratzea, epaimahaiak iritziz gero jasotako lanen kalitatea eskasa edo gustu txarrekoa dela.

Araudi Orokorra du osagarri araudi honek.

Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.

Lanak entregatzea

Material guztia .zip fitxategi konprimatu batean entregatuko da, gehienez hiru lerroko .txt bat erantsita, zeinean lanak zertaz diharduen azalduko baita. Gainera, azken grafikoarekin batera (lehiaketan parte hartzen duena), sorkuntza-prozesuaren gaineko bideo bat (bi minutuko timelapse bat, gehienez) edo prozesua irudikatzen duten bitarteko urratsen irudiak (gutxienez hamar, sekuentzialki zenbakituta) aurkeztu beharko ditu egileak. Era berean, obraren jatorrizko artxiboa eman beharko da, geruza eta guzti. Adibidez, lana Photoshopen egiten bada, .psd dokumentua emango da, landu diren geruzekin.

Parte-hartzaileek intranetean eman beharko dute izena, eta zer kategoria, lehiaketa edo jardueratan parte hartu nahi duten adieraziko dute. Parte-hartzailea da entregaren azken arduraduna, eta egiaztatu behar du behar bezala kargatu dela entregatzen duena.

Gomendatutako bereizmena: 1920 x 1080

Gutxienez 4 alerta desberdin entregatu behar dira.

Onartutako formatuak: .mp4, .gif, .mov, .webm, eta OBSarekin bateragarriak diren bestelako formatuak. Material guztiek bateragarriak izan behar dute OBSarekin.

Sariak

Sariak eskudirutan:

Dirutan emango diren sariek dagozkien atxikipenak izango dituzte indarrean dagoen legeriaren arabera. Kasuan-kasuan aplikagarri den beste edozein zeharkako zerga ere zenbatekoaren barruan dagoela joko da.

Banku-transferentzia bidez egingo dira ordainketak. Ordainketa egiteko behar diren datuak posta elektronikoz bidali behar zaizkio ekitaldiaren antolatzaileari, adierazitako epean.

Hauek izango dira sariak:

  1. postua: 75 € eta urrezko domina.
  2. postua: 50 € eta zilarrezko domina.
  3. postua: 25 € eta brontzezko domina.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch