Beat Saber musika-joko bat da, Hyperbolic Magnetism estudioak garatua, gero eta ospe handiagoa hartu duena errealitate birtualaren jarraitzaileen artean. Jokalariak bereganantz hurbilduko diren kaxak moztu behar ditu sable batekin, musikaren erritmoari jarraituz.
Kontuz, ez baita uste bezain erraza. Ebakiaren noranzkoa ere kontuan hartu behar da, eta gainditu beharreko oztopo batzuk ere badira, musikaren erritmoak jarraitzen duen bitartean. Zenbat eta kaxa gehiago moztu, puntuazio handiagoa lortuko du jokalariak.
Bakarrik Partyan izena emanda dauden parte-hartzaileek izango dute aukera Hardware eremuan egingo den joko honetako txapelketan parte hartzeko. Intranetean duzue txapelketaren inguruko araudia.