Uztailak 24, igandea, 11:30etan
Joko txiki bat egingo dugu orain... Aurten, pentsatu dugu modu jakin batean irakastea 3D inprimaketaren eta materialen gainean. Errepaso bat egingo diegu maker munduan gehien erabiltzen diren 3D inprimaketarako materialen ezaugarri garrantzitsuenei.
Jokoaren irabazleak sari bat jasoko du seguru, eta bigarrenak eta hirugarrenak ere bai, ia ziur. Tira, denok eramango duzue sari bat, baina benetako saria beste bat izango da: ikasteak, denbora atsegina pasatzeak eta barre-algara ederrak egiteak ematen duen poza.
Ondo pasatzea da helburua. Baina seguru datu interesgarriren bat ere eskuratzen duzuela: ziurrenik inoiz erabiliko zenuen materialen bat, zenbaterainoko potentziala zuen jakin gabe.
Ez huts egin!