Zure ordenagailuak ez du gehiago ematen? FPS apalak jokoetan? Pantaila urdinduta geratzen zaizu beroaren ondorioz? Uda-partean erabat berotzen da zure ordenagailua, txigorgailua balitz bezala?
Identifikatuta sentitu bazara aurreko galderetako batzuekin, ederki! Hauxe da zure tailerra!
Gure asmoa da bertaratzen diren guztiei ordenagailuko osagaien zirkuituak apur bat egokitzen irakastea, erositako garaian baino errendimendu hobexeagoa izan dezaten (overclock), edo galga bat ipintzea, lehen bezainbeste berotu ez daitezen (undervolt/underclock).
Zatoz gure saioa entzutera! Ez zaizu batere kostatuko eta seguru eskertuko duela zure ordenagailuak!
Hizlaria: Fjmodder eta Torotocho
Gunea: Hardware