Inoiz sentitu duzu jakin-minik osagai elektronikoren bat soldatzeko eta geratu zara egin gabe, asmatuko ez ote duzun beldurrez? Ba zorteko zabiltza! Tailer hau bereziki pentsatua da elektronikaren eta oinarrizko osagaiak soldatzen hasi nahi duten guztientzat.
Tailerraren helburua beldur horiek guztiak uxatzea da, eta zeuek soldatuko duzue FM irrati-hargailu txiki bat. Azken erronka izango da Raspberry Pi baten musika sintonizatzea: zuentzat bakarrik transmitituko du, frekuentzia zehatz batean.
Era berean, gogorarazi nahi dizuegu soldagailuak tenperatura oso handian baliatzen direla. Halere, gure aholkuei jarraituz, espero dugu zuetako inork ez minik hartzea. Zain izango gaituzue!