Euskal Encounterren 30. edizioan, 3D inprimaketari eskainitako gune bat izango dugu. Geuk ipiniko dizugu eskura inprimatzeko behar duzun material guztia (elektrizitatea, harizpia eta Internet :D), bai eta 3D inprimaketaren jarraitzaile amorratuekin ezagutzak partekatzeko modua ere.
Baduzu 3D inprimagailua? Ekarri lasai, eta inprimatu gure eremuan.
Jarduera honetarako, hamar plaza inguru izango dira.
Sartzeko ordutegia 10:00etatik 20:00etara izango da, eta ekitaldiaren egun guztietan arituko gara OpenGune eremuan.
Jarduera hau OpenGunekoa da esklusiboki, eta jarduera honetan parte hartzeak ez du ematen LAN eremuan postu bat izateko eskubidea. Jarduera honetan parte hartzeak ekitaldian parte-hartzaileentzat arau orokorrak onartzea esan nahi du.
Izena emateko formularioa: https://forms.gle/AJTN7C7QihUKt4eZ9
Eremua: OpenGune - Hardware