Custom teklatu bat muntatzea

Ongi etorri custom teklatuen mundu zoragarrira!

Hardwarekook sinetsita gaude hau irakurtzen ari zareten gehienok teklaturen bat erosi duzuela inoiz zuen ordenagailurako.

Askok hau pentsatuko duzue: “Teklatu bat horixe da, teklatu bat, eta erosten den bezalakoa da, ezin da ezer egin harekin…”

Eta esango bagenizue teklatu batzuk legoak bezala muntatzen direla eta guztiz pertsonaliza daitezkeela?

Bada, Hardwarekook 3 kit eskuratu ditugu, eta haiekin jolas egingo  dugu: muntatu egingo ditugu, eta zuzenean erakutsi. Su ez hartzea espero dugu!

Hizlaria: Fjmodder eta Torotocho

Gunea: Hardware

Ordutegia: Uztailak 22, ostirala, 18:00etan

twitter facebook flickr youtube instagram twitch