Tailer praktiko honetan, pixel art koadro ikusgarri eta guztiz pertsonalizatu bat sortuko dugu, erraz-erraz. LED matrize bati eta Arduinoren bihotzari esker, gure irudiak eta animazioak pertsonalizatu ahal izango ditugu.
Jakin-mina pizten badizu zer material baliatuko ditugun jakiteak eta zeure kita ekarri nahi baduzu tailerrera, nahikoa izango dituzu Arduino UNO eta elikatutako ws2812b led matrize bat (16x16) gure jarraibideak betetzeko.